Kudeaketa Aurreratua
Beste sariak

Osakidetzako Santiago Ospitalea eta FEKOOR-BFA Quality Innovation Award lehiaketan sarituak

  • 3 de febrero de 2017

ESI Arabako Santiago Ospitalea-OSAKIDETZA eta FEKOOR-Bizkaiko Foru Aldundia berrikuntzari nazioarteko lehiaketa honetan sarituak izan dira.

Otsailaren 2an, Pragan (Txekiar Errepublika) izandako Sari banaketan, Santiago Ospitaleak Berrikuntza potentziala kategorian Prize winner saria jaso du, eta FEKOOR-BFAk aldiz, Gizarte eta osasun sektoreko berrikuntza kategoraian.

Santiago Ospitaleak aurkeztu zuen berrikuntza, PET teknologia bidezko gidaturiko biopsia egiteko kit bat izan zen. FEKOOR-BFAk, ETXEGOKI proiektua aurkeztu zuen, desgaitasuna duten pertsonentzako egokitutako apartamentuak alegia.

Lehiaketa honetan beste lau euskal finalista egon dira ere, Osteophoenix, Prosertek, Ega Master eta TKNIKA.

Irabazleak izan diren 14 erakundek, bi euskal erakunde hauek barne, oso ebaluazio zorrotza pasatu dute, eta irizpide hauek kontuan hartu dira: berrikuntzaren erabilgarritasuna, ikasketa, bezeroari zuzentzea, eraginkortasuna eta berritasuna batik bat.

Informazio gehiago: www.qualityinnovation.org