Kudeaketa Aurreratua
Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea

Lantegi Batuak erakundeak Kudeaketa laburrean jaialdiko 1. edizioa irabazi du

  • 15 de noviembre de 2017

EUSKALITek Kudeaketa laburrean jaialdiaren 1. edizioa bultzatu dugu, Mondragon Unibertsitatearen lankidetzarekin batera. Irabazi duen film laburra, Lantegi Batuak erakundearen Urritasuna duten pertsonen zahartze aktibo proiektua gizarte eta lan esparruan 2014-2017 izan da.

Gainontzeko obra finalistak honako erakundeenak izan dira: IMQ, A&B Laboratorios de Biotecnología, Virtualware, Laboral Kutxa eta Mutualia. Obra guztiak EUSKALITen youtube sare sozialeko kanalean ikusgai daude.

Irabazitako film laburra, ikus-entzuleen botoekin zein epai-mahai baten botoekin erabaki da. Kudeaketa laburrean, Europar Asteko ekintza osagarri bezala planteatu da, hori dela eta, bere Biltzarreko lehenengo egunetan 6 labur finalistak proiektatu ziren, eta publikoaren botoa jaso genuen ere bai. Guztira, 200 pertsona baino gehiago gerturatu dira.

Kudeaketa Laburrean ekimenaren asmoa da Kudeaketa Aurreratua beste zabalkunde formatu batzuetan aurkeztea, Europar Astearen barruan. Biltzarrak irauten duen egunetan antolatutako ekitaldietara joaten diren guztiei kudeaketa helarazteko beste modu bat.