Kudeaketa Aurreratua
Beste sariak

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea 2016 CEX Sariko hautagaia

  • 13 de junio de 2016

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarea 2016 CEX Sariko hautagaia da, aurtengo gaia Komunikazio eraginkorra izan da, eta aurkezturiko praktika ona "Komunikazioarekin jolasten da".

Aurtengo sariaren edizioan 14 erakundek aurkeztu dituzte praktika onak, horietatik beste 4 aukerautu dira Sarearekin batera: ADECCO (Madril), GRUPO PIQUER (Aragoi) THYSSEN KRUPP AIRPORT SERVICES (Asturias) eta VOLKSWAGEN (Nafarroa).

Hurrengo ekainaren 28an Zaragozan, eta Instituto Aragonés de Fomento erakundeak antolatuta, ekitaldi publikoa izango da, non erakunde hauek praktika onak aurkeztuko dituzten eta irabazlea hautatuko den.

Sari hau urtero banatzen du CEXek (Asociación de Centros Promotores de la Excelencia, horien artean EUSKALIT), erakunde eta enpresen kudeaketa aurreratua eta bikaintasuna bultzatzeko.