Kudeaketa Aurreratua
Laguntzak

2018ko Innobideak-Kudeabide programaren deialdi berria

  • 16 de marzo de 2018

Eusko Jaurlaritza, SPRI, hiru Foru Aldundiak eta EUSKALITek bultzatutako Innobideak-Kudeabide programa, industria eta zerbitzu aurreratuen enpresen kudeaketa hobetzea helburua du, gehienez 25.000 ¤ko laguntza ematen duena, aholkularien laguntzarekin.

Aurtengoa 5. edizioa da, eta urte hauetan industria eta zerbitzu aurreratuetako 600 enpresa izan dira parte hartu dutenak, eta ia 750 proiektu onartu eta diruz lagundu direnak. Emaitzak ikusteko honako infografia ikusi ezazu.

Aurten, programak bi berrikuntza garratzitsu ditu: Kontrastearen berritzea, programan 4 deialdi baino gehiago daramaten erakundeentzat, eta 7.200¤ rainoko handitzea, 50 pertsona baino gutxiago dituzten enpresentzat.

Maiatzaren 31ra arte, izena emateko epea irekita egongo da, eta bai Hasierako Kontrastea (programan parte hartu ez duten enpresentzat), bai Kontraste eguneratzea/berritzea (aurreko deialdietan parte hartu dutenentzat) eskatu dezakezu. 

Horretarako www.kudeabide.com webgunean sartu, bertan informazio gehigarria topatuko duzu.