Aurreko sarreretan aipatu dugun bezala, kudeaketa aurreratua berrikuntzarekin estuki lotuta dago, batez ere prozesu-berrikuntzarekin. Eta berrikuntza euskal enpresen lehiakortasunerako elementu garrantzitsua denez, hau garatzeko eta sustatzeko palankak eta lehentasunak ezagutu behar dira.

Innobasqueren Euskal Berrikuntzaren Pertzepzioari buruzko azken Txostenak (2022), Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemako 250 profesional ingururi (EUSKALIT barne) Euskadiko I+G+Bren bilakaerari eta perspektibei buruzko iritzia galdegin die, eta gako batzuk eman ere.

Txostenean jasotakoaren arabera, gehienek uste dute digitalizazioaren eta jasangarritasunaren arloetan egindako ahaleginek (trantsizio digitala eta berdea) enpresen berrikuntzak azkartuko dituztela, eta, beraz, berrikuntzarako palanka bereziki garrantzitsuak izango direla:

Era berean, panel honetako parte hartzaileek, bi palanka horiek jarri dituzte lehen eta bigarren postuan, zientzia, teknologia eta berrikuntza bultzatzeko, datozen urteetan euskal politika publikoak lehenesteko orduan:

Gainera, goiko grafikoan ikus daitekeenez, enpresa txiki eta ertainetan berrikuntza indartzeko politika publikoen beharra aipatzen da, laurreko beste txosten batzuetan ere islatu den bezala (1, 2,). Eta horrek berresten du kolektibo horri laguntza handia ematen jarraitu behar dela.

Txostena oso interesgarria da Euskadin I+G+b arloan interesa duenarentzat,
gure lurraldeko enpresa- eta ikerketa-errealitatearen panel adierazgarri baten pertzepzio-ondorio ugari biltzen baititu.