
Zer da Kudeaketako Behatokia?
Honako hau da EUSKALITeko Kudeaketa Behatokiaren helburua: mundu osoko kudeaketa aurreratuari buruzko informazio garrantzitsua identifikatu, aztertu eta biltzea, eta Euskadiko erakundeei eta beste interes-talde batzuei helaraztea, eremu horretan duten ezagutza handitzeko.
Informazio-iturri zorrotzen jarraipenaren behatokiak kudeaketari buruzko informazio garrantzitsua jaso eta antolatzen du, jatorrizko iturriak erantsiz. Informazio hori Argitalpen Batzorde batek biltzen eta aztertzen du. Bertan, EUSKALITeko pertsonez gain, esperientzia handiko kanpoko kolaboratzaileek parte hartzen dute: Iñaki Heras (EHUko Enpresen Antolakuntza katedraduna) eta Pablo Aretxabala (kudeaketa-aholkularia).
Gainera, edukien jarraipena egin ahal izateko tresnak eskaintzen ditu (posta elektronikoa, RSS).
Informazio gehiago eskatzeko edo kontsultaren bat egiteko, helbide elektroniko honetara jo daiteke: ljimenez (arroba) euskalit.net.
Azken sarrerak
- Bezeroaren fideltasuna eta gogobetetasuna, NPS al da behin betiko erantzuna?
- Lidergoa apaltasunez, bateragarria da?
- Zein da telelanaren bilakaera pandemiaren ondoren?
- Plangintzak emaitza hobeak lortzen laguntzen al du?
- Kudeaketak berrikuntza mugatzen al du?
- Irabazi-asmorik Gabeko Erakundeak: Arrakastari lotutako kudeaketa-praktikak