Kudeaketa Aurreratua
Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea

24. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Asteko ekitaldien programa

  • 21 de septiembre de 2018

24. Kudeaketa Aurreratuaren Europar Astea urriaren 19 eta 31 bitartean izango da. Aurten 60 erakundek antolatutako 47ekitaldi izango ditu Asteak.

Gainera, Biltzarra izango dugu urriaren 22tik 26ra, Bilboko Bizkaia Aretoan, non egun bakoitzean Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren elementu bati buruz jardungo den: Estrategia, Pertsonak, Bezeroak, Gizartea, eta Berrikuntza.

Astearen egun guztietan zehar, hainbat ekitaldi antolatuko dira hiru lurraldeetan.

Aurten ere, Kudeaketa laburrean ekimenaren 2. edizioa izango da, urriaren 22an sari banaketa izanik, Bilboko Sala BBK aretoan.

Biltzarreko nahiz gainontzeko ekitaldien programa ezagutu nahi baduzu, webgunean sartu zaitez.