Kudeaketa Aurreratua
EUSKALIT

EUSKALITen Patronatua Arabako Foru Aldundian bildu izan da

  • 24 de mayo de 2018

EUSKALITen Patronatuak, Euskadiko 25 enpresa eta erakunde garrantzitsuez osatutakoa, bere plangintza estrategikoaren jarraipen bilera egin du Arabako Foru Aldundian.

Aldundiaren jauregia izan da EUSKALITek, bere patronatuaren bilera egiteko hautatu duen agertokia. Aldundiaren ordezkari gorenak ongi etorria eman die bertaratu direnei, eta azpimarratu eta eskertu du EUSKALIT egiten ari den lan aparta duela 25 urte abian jarri zenetik, gizarteko esparru guztietan erakundeen lehiakortasuna hobetu behar dela sustatuz, kudeaketa hobetzearen bidez.

Bileran, fundazioaren lehentasunezko helburuen jarraipena egin da eta nabarmendu da Innobideak-Kudeabide programaren garrantzia, erakunde arteko lankidetzaren erreferentzia baita, non parte hartzen ari diren Arabako Foru Aldundiak, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiekin batera, Eusko Jaurlaritzak, Sprik eta EUSKALITek berak. 2018an, orain arte 150 enpresa parte hartzen ari dira kudeaketaren diagnostikoaren fasean,