Kudeaketa Aurreratua
Beste sariak

2018 CEX Saria

  • 18 de junio de 2018

Vitrinorek, CEX Sarien Kudeaketa praktika onen 8. edizioa irabazi du, aurten hazkundearen kudeaketari buruz.

Ekainaren 12an Santanderren izandako ekitaldian, estatuko bost erakunde ezberdinek parte hartu zuten, horien artean, Euskadiko Eroski Bidaiak. Honekin batera beste hiru finalista egon ziren ere:  Esnova Racks S.A. (Asturias), Instrumentacion y componentes, INYCOM Innovation Technologies (Aragoi) eta Thyssenkrupp Norte, S.A. (Asturias).

Proiektuen aurkezpenaren ondoren, epaimahaiak Vitrinor saritu zuen, bere Batera hazten ekimenagatik.

Eroski Bidaiak, gure Praktika onen Sariko irabazlea izan zena, TASGO proiektua aurkeztu zuen.

Sodercanek, Cex erakundeko bazkidea dena, saria bere gain hartu zuen, eta Kantabriako herrialde-presidenteordea den, Eva Díaz Tezanosek, saria banatu eta gainontzeko finalistei aitorpena eman zien.