Kudeaketa Aurreratuko Eredua (KAE) kudeaketa-ebaluazioak eta -diagnostikoak egiteko tresna indartsua da, baina, batzuetan, erakundeen kudeaketa hobetzeko egoera eta behar espezifikoak askotarikoak dira, eta ikuspegi espezifikoagoak edo zehatzagoak eska ditzakete, ingurunearen egoera, unean uneko lehentasunak edo lortutako kudeaketa-maila direla eta.

Ildo horretan, EUSKALITek hainbat euskal erakunderekin batera egin du lan, gogoeta egiteko eta hainbat ikuspegitatik kudeaketa hobetzeko indarguneak eta arloak identifikatzeko erabil daitezkeen beste erreferentziazko dokumentu batzuk garatzen. Arlo zehatzetan zentratuta, baina beti kudeaketaren hobekuntza gogoan izanda.

Estela honetatik, erreferentziazko esparru horietara sar gaitezke. Jardunbide egokien adibideez gain, horiek erabiltzeko jarraibide zehatzak ere badaude. Dokumentuak, ikuspegi hauetatik gogoeta egiteko eta kudeaketa hobetzeko arloak identifikatzeko diseinatuta daude:

  • Krisi-garaiak.
  • Genero-ikuspegia.
  • Bezeroekiko harremanak.
  • Ezagutzaren kudeaketa.
  • Bide-segurtasuna.
  • Zibersegurtasuna.
  • 4.0 industria.

Horri buruzko laguntza jaso nahi izanez gero, EUSKALITekin harremanetan jar zaitezke, horren inguruko informazioa eskatzeko.