Regional Innovation Scoreboard (RIS) Europako Batzordeak hainbat eskualdetako berrikuntza-maila ebaluatzeko sortutako adierazle-multzo garrantzitsua da, eta Euskadin aspalditik erabiltzen da erreferentziazko adierazle gisa. Bi urtean behin kalkulatzen da, eta 2021eko edizioan arduradunek bere oinarri diren adierazleak berrikusi dituzte, Berrikuntzari buruzko Osloko Eskuliburuaren 2018ko azken ediziora egokitzeko.

2021eko txosten osoa helbide honetan deskarga daiteke, eta Euskadirentzat nahiko onak diren emaitzak ditu, bikaintasun-polotzat hartzen baitu, berrikuntza moderatuko herrialde batean berrikuntza handiko eskualdea delako, Eusko Jaurlaritzak berak jakinarazi duen bezala.

Innobasquek egindako hurrengo irudian, Euskadiri dagozkion adierazleen emaitzak modu bisualean erakusten dira; lauki bakoitzaren barruan agertzen den zenbakiak, txostenean jasotako 240 eskualdeen artean Euskadik zer posizio betetzen duen adierazten du, eta koloreak zer tartetan kokatuko litzatekeen (berdeak erditik gorako posizioekin bat datoz, eta gorriak, berriz, azpitik daudenekin).

Ikus daitekeenez, emaitzak nahiko positiboak dira, ETEen berrikuntza-jarduerak (erdialdeko zutabean agertzen direnak), produktuaren berrikuntzarekin zein prozesuen berrikuntzarekin lotutakoak, arlo horretan modu garrantzitsuan lan egiten jarraitu behar dela erakusten duten arren.