Programa

Programara itzuli

this is a title

Ekitaldiaren gaia

IKD i3 Jendartea 2022: IKD i3 Estrategiaren garapena erronka berrien aurrean

Antolatzailea

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Norentzat

Hezkuntza-berrikuntzaren, prestakuntza dualaren eta Europako aliantzen testuinguruan esperientziak ezagutzeko eta partekatzeko interesa duten unibertsitate-komunitateko kideak.

Data, ordutegia eta lekua

2022-10-27
9:30-14:00
Paraninfo de la Facultad de Ciencia y Tecnología de la UPV/EHU
Barrio Sarriena S/N
Leioa
Inskripzioa Ebaluazio Zerbitzua / Servicio de Evaluación
94 601 5109

https://www.ehu.eus/eu/web/sed-iez/jendartea-jardunaldia /
Inscripción gratuita

Kudeaketa Aurreratuaren elementua

5. Berrikuntza (negozio eta ideia berrien garapena, B+G, behaketa teknologikoa...)

Gaia

IKD i3 Jendartea UPV/EHUren IKD i3 hezkuntza-eredu propioaren testuinguruan esperientziak partekatzeko foroa da. Gure eredua ikaskuntzaren, ikerketaren eta iraunkortasunaren arteko harreman biderkatzaileak ezartzean oinarritzen da (ikaskuntza x ikerketa x iraunkortasuna). Aurten, IKD i3 estrategiaren hedapena aztertuko dugu, "erronka" kontzeptuaren inguruan (bere zentzu zabalenean) Europako goi-mailako hezkuntza eraldatzeko tresna gisa: erronketan oinarritutako hezkuntza-berrikuntzako proiektuen garapena, gizartearen erronkei irtenbideak bilatzen laguntzeko prestakuntza dualaren balioa eta etorkizuneko unibertsitatean gerturatzen ari diren gizarte-erronkei aurre egiteko Europako aliantzen indarra.

Egitaraua

9:30: Harrera instituzionala, Laura Vozmediano, Graduaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Arloko Errektoreordea

10:00: Sarrerako hitzaldia: Erronketan Oinarritutako Ikaskuntza Daniel López irakaslearen eskutik

           Aurkezlea: Idoia Zarrazkin (HELAZ-eko Gipuzkoako koordinatzailea)

10:40: Mahai ingurua: Erronkei erantzuten IKDI3 Laborategiak programaren baitan. Moderadora: Karmele Artano (HELAZ-eko Arabako koordinatzailea)

  • Ocean i3
  • Moduluak Hezkuntzan i3
  • Aztarna i3

11:30: Atsedenaldia eta Kafea. Hezkuntza Berrikuntza proiektuetako posterren erakusketa

12:00: Esperientziak: Erronkekin lanean beste hezkuntza estrategia batzuen baitan. Aurkezlea: Begoña Blanco (KEIZ-eko zuzendaria)

  • Formazio Duala, Ixaka Egurbide, IMH
  • EFFORT Erasmus +, Unai Tamayo  y Julen Castillo, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea

13:00: Docentiaz diplomen, zentroetako akreditazioen eta barne-ebaluatzaileen diplomen banaketa

13:30: Ekitaldiaren itxiera. Eva Ferreira, Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorea

Cookieak erabiltzen ditugu, nabigatzeko esperientzia hobea eta zerbitzu pertsonalizatuagoa emateko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieak erabiltzea onartzen duzula jotzen dugu. Konfigurazioa aldatu dezakezu eta informazio gehiago lortu gure Cookie Politika kontsultatuz. "Cookie politika". [ Onartu ]