Kudeaketa Laburrean 10. edizioa, Kudeaketa Aurreratua kontatzeko modu berri bat

Kudeaketa Aurreratuaren Europako 32. Astearen barruan, EUSKALITek bere bideo-lehiaketaren edizio berri bat jarri du martxan: ‘Kudeaketa laburrean’. Ekimen honek hamargarren urtea du dagoeneko, eta Kudeaketa Aurreratua gizartera hurbiltzea du helburu, formatu sortzaile, irisgarri eta bisualen bidez.

‘Kudeaketa laburrean’ ekimenak erakundeetan ikuspegi berrietatik nola kudeatzen, gidatzen eta berritzen den hausnartzeko gonbita egiten du. Helburua da Kudeaketa Aurreratuaren printzipioak eta balioak helaraztea bideo labur, inspiratzaile eta inpaktuzkoen bidez.

Kudeatzeko modua eraldatzen duten ideia, esperientzia eta ikuspegiei ikusgarritasuna emateko aukera bat.

Kudeaketa laburrean parte hartu nahi dut

2026eko edizioaren finalistak

Zorionak, Olabide ikastola! 60 urte

Olabide Ikastola

60 urteko ibilbidea ospatzeko, Science ikasgaiko esperimentu baten eta ipuin baten bidez, Olabide Ikastolaren jatorria, historia eta izaera kooperatiboa gogora ekarri nahi izan ditugu, bereizten gaituena indarrean jarriz.

Lurblock, Zorrotzaurren induskatutako lurren balorizazioa

Afesa Medio Ambiente

Bideoan Zorrotzaurreko proiektu urbanistikoak lur-indusketari dagokionez duen erronka eta AFESAk eskaintzen duen irtenbidea azaldu nahi da, sektorearen ezagutzan, berrikuntzan eta ekonomia zirkularrean oinarritzen dena.

Barrutik eraikitzea

Insignia Rehabilitación y Arquitectura

Eraikinak birgaitzen bagenekien. Denborarekin jakin genuen, hazteko, modu aurreratuagoan kudeatzen ere ikasi behar genuela.

Zure tokia gure babesean dago

Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioa

Bideo honek Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak federatuei ematen dien babesa, segurtasuna eta laguntza erakusten ditu, talde-lana eta hurbiltasuna ardatz hartuta. Kudeaketa eta konpromisoa balioan jarriz, txirrindularitzako komunitate sendo baten parte izatearen garrantzia transmititzen du.

Paziente onkologikoentzako informazioa

OSI Donostialdea-Osakidetza

Bideo honen helburua erradioterapia-tratamendua egingo zaien paziente onkologikoei informazioa ematea da, tratamenduaren zirkuitua ezagutarazteko eta antsietatea gutxitzen laguntzeko, zalantzak argituz.

Babesteko sortua

Lagun Aro

Denborak aurrera egin ahala, pertsonak eta beharrak aldatzen dira. LagunArok etapa bakoitzean eskaintzen duen babesa eta laguntasuna erakusten ditugu, familia baten bizipenetan oinarrituta.

Lehiaketaren sariak

  1. edizio honetan, hiru sari emango dira gehienez, aurkeztutako bideoen balio sortzailea, dibulgatzailea eta teknikoa aitortzeko:
  • Lan onenaren saria: 1.000 €-ko balioa duen bonua material bideografikoa erosteko.
  • Publikoaren saria Kultur materiala erosteko 250 €-ko bonoa. Publikoaren boto gehien jasotzen dituen bideoari emango zaio.
  • Amateur saria: 250 €-ko bonua kultur materialerako, profesionalak ez diren pertsonek egindako bideoei zuzendua, etxeko kamerarekin edo telefono mugikorrarekin grabatutakoak.

Saria jasotzeko, gutxienez talde egilearen ordezkari bat egon beharko da saria emateko ekitaldian.

Lehiaketako epaimahaia

Kudeaketa Laburrean lehiaketaren 10. edizioko epaimahaia Kudeaketa Aurreratuan eta ikus-entzunezkoen arloan adituak diren EUSKALIT eta Mondragon Unibertsitatetik etorritako pertsonek osatuko dute.

Bere lana aurkeztutako bideoak ebaluatzea izango da, hainbat irizpide kontuan hartuz, hala nola, gaiarekiko egokitasuna, originaltasuna, mezuaren kalitatea, inpaktu bisuala eta Kudeaketa Aurreratuaren balioei buruz sentsibilizatzeko gaitasuna.

Aurten Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioaren graduko ikasleek epaimahaian parte hartuko dute, eta erabakiaren arduraren zati bat hartuko dute haien gain, irakasleek koordinatuta.

Aurreko edizioetako irabazleak

Lidergo partekatua

9. edizioa – 2025

P4Q

8. edizioa- 2024

ORLOGA

7. edizioa – 2023

Oarsoaldea Garapen Agentzia

6. edizioa – 2022

El Ave Maria Ikastetxea

5. edizioa – 2021

OSI Bilbao Basurto Osakidetza

4. edizioa – 2020

GEROA PENTSIOAK EPSV DE EMPLEO

3. edizioa – 2019

Ulma Handling Systems

2. edizioa – 2018

Lantegi Batuak

1. edizioa – 2017