
Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea 2026

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen 32. edizioa izango da 2026ean, eta funtsezkoa den alderdi batean jarriko du arreta: Lehiakortasun iraunkorra eta kudeaketa: balioak, talentua eta teknologia.
EUSKALITek Euskadin koordinatutako ekimen hau, udazkenero jardunbide egokien hedapena, gogoeta estrategikoa eta mota guztietako erakundeen kudeaketaren etengabeko hobekuntza sustatzen dituen Europako ekimen baten parte da.
Aurreko edizioetan, batez beste, 50 erakunde antolatzailek baino gehiagok hartu dute parte, 40 ekitaldi inguru egin dira eta 2.000 pertsona inguru bertaratu dira.
Aurten ere, Astea irekiera-ekitaldi batekin hasiko da, urriaren 14an Bilboko BAT – B Accelerator Towerean, eta, ondoren, hainbat erakunde antolatzailek lurralde osoan sustatutako ekitaldien agenda egongo da.
Enpresa, administrazio, ikastetxe eta erakunde sozialek parte har dezakete deialdian, eta gai nagusiarekin bat datozen ekitaldiak proposatu edo atxikimendua eman dezakete, Astezalea bezala.
Inspiratzeko, partekatzeko eta aurrera egiteko astea.
Ekitaldien programa ezagutu
Urriaren 8tik 22ra bitartean programatutako 35 ekitaldietako batera joan nahi baduzu, begiratu programa osoa eta aukeratu gehien interesatzen zaizuna. Ospakizun-egunaren arabera ordenatuta daude, eta ekitaldi bakoitzak fitxa bat du, informazio guztiarekin eta izen-emateekin.



