Inaugurazio ekitaldia
2026ko urriak 14

Lehiakortasun jasangarria BATen hasten da

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea inaugurazio-ekitaldi presentzial batekin irekiko da, lehiakortasun jasangarriaren gakoen ibilbide inspiratzaile baten hasiera markatuko duena.

Ekitaldia urriaren 14an, asteazkena, izango da, 16:30etik 18:30era, BAT-B Accelerator Towerren (Kale Nagusia 1, Bilbo), eta erakundeak hobetzeko ekosistemako profesionalak, adituak, erakunde laguntzaileak eta eragileak bilduko ditu programa dinamiko eta parte-hartzaile baten inguruan.
Hitzordu honen helburua da lehiakortasun iraunkorrari buruzko hausnarketa partekaturako gune bat sortzea, erakundeen etorkizunerako ardatz estrategiko gisa, bai eta erakunde aurreratuetan balioa sortzeko eta ikasteko modu berriak bultzatzen dituzten esperientziak eta ezagutzak ikusaraztea ere.

Hitzordu honen helburua da antolaketa kulturaren inguruko hausnarketa partekaturako gune bat sortzea, eraldaketa-motor gisa, bai eta erakunde aurreratuetan lider izateko, lan egiteko, berritzeko eta ikasteko modu berriak inspiratzen dituzten esperientziak eta ezagutzak ikusaraztea ere.

Ekitaldia amaitzeko, networking-a sustatzeko koktel bat egongo da, Kudeaketa Aurreratuaren balioekin konprometituta dauden pertsona eta erakundeen arteko topaketarako eta konexiorako aukera eskainiz.

Lehiakortasuna, jasangarritasuna eta ongizatea: inoiz baino harreman kritikoagoa eraldaketa handiko garai batean

Hitzaldi nagusia

James Wilson

Hizlari nagusia

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendari nagusi James Wilsonek emango dio hasiera ekitaldiari. 20 urte baino gehiago daramatza lurralde lehiakortasunaren esparruan eta hura sustatzeko ongizatearekin eta politika publikoekin duen harremana ikertzen.

Bere ibilbideak eta ikuspegiak ahots bereziki garrantzitsu bihurtzen dute erakundeek nola eraiki dezaketen lehiakortasun jasangarria eraldaketa eta erronka handiek markatutako testuinguru batean, hala nola erregulazio-eskakizun berriek, ziurgabetasun geopolitikoak, belaunaldi-erreleboaren eta talentuaren kudeaketak, edo adimen artifizialak negozio-ereduetan eta erakundeen kudeaketan duen inpaktuak.

Curriculum laburra

  • Ekonomian lizentziatu zen University of Warwick-en, Ekonomian masterra egin zuen University of Cape Town-en, eta doktore izan zen University of Birmingham-en.
  • Orkestrako zuzendari nagusia izateaz gain, Deusto Business School-eko irakaslea ere bada.
    Lurralde lehiakortasunean, RIS3 estrategietan, klusterretan, berrikuntzan eta eskualde-garapen iraunkorrean aditua.
  • Lurralde-lehiakortasunarekin eta politika publikoekin lotutako nazioarteko proiektu, foro eta sareetan parte hartu ohi du.
  • Euskal testuinguruaren ezagutza zabala du, lurraldeko erakundeentzako hainbat proiektu zuzendu baititu eta urtero koordinatzen baitu Euskadiko Lehiakortasun Txostena.

Inaugurazio ekitaldiaren egitaraua

Urriak 14 asteazkena · 16:30–18:30 · BAT Bilbao

Inaugurazio saioa esperientzia dinamikoa, hurbila eta parte-hartzailea eskaintzeko diseinatuta dago, ponentziak, elkarrizketa eta eduki praktikoak uztartuz.

Ongietorri instituzionala

EUSKALITeko presidentearen eskutik.

James Wilson, lehiakortasun iraunkorra ardatz estrategiko gisa hartuta

Lehiakortasuna, iraunkortasuna eta ongizatea: inoiz baino harreman kritikoagoa eraldaketa handiko garai batean.

Ikuspegi askotarikoa eta inspiratzailea izango dena.

Alexander Boto
Ihobe-Eusko Jaurlaritzako zuezendari nagusia

Jone Nolte
ASLEko gerentea

Javier Ormazabal 
Velatiako presidentea eta CEO eta Orgalimeko presidentea

Elkarrizketa-formatuan, ikusleen zuzeneko interakzioarekin.

María José Aduriz
Uvesco taldeko lehendakaria

Pablo Nuñez
KL Katealegaia Zuzendaritza Nagusia

Jorge Verastegui
I+G+Bko zuzendaria SALTO Systems-en

Oscar Reges
ASENTA Management Consultants enpresako bazkide aholkularia

Itxiera eta networkingerako koktela

Ingurune informal batean iritziak partekatzen jarraitzeko.

Inaugurazio-ekitaldira joatea doakoa da, baina kopurua mugatua denez, aldez aurretik izena eman beharko da.

Inaugurazio ekitaldira joan nahi dut

Kudeaketa Aurreratuaren Europako 32. Astearen inaugurazio ekitaldian izena ematea doakoa izango da, baina plazak mugatuak dira.

* Nahitaezko eremuak

Mahai-ingurua adituekin

Alexander Boto

Ihobe-EUSKO JAURLARITZAko zuzendari NAGUSIA

“Balioak + Berrikuntza + Talentua: konpromisoa abantaila lehiakor jasangarri bihurtzen duen formula.”

Ingurumen-ekonomialaria Euskal Herriko Unibertsitatean eta London School of Economics-en. 25 urte baino gehiago daramatza Ihoben, Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-sozietate publikoan, Euskadiko ingurumen plangintzaren eta neurketaren arduradun gisa. Arlo akademikoan, graduondoko eskolak eman ditu hainbat unibertsitatetan, arlo hauetan: ingurumen-berrikuntza, ekonomia zirkularra eta klima-aldaketa.

Jone Nolte

ASLEko gerentea

“Benetako lehiakortasun jasangarria eta globala kudeaketa erantzukide batetik sortzen da: talentua eta teknologia babestea konpromisoa, lankidetza, ahalegina eta erantzukidetasuna bezalako balioetan, hori da gure biharko berme bakarra, bai enpresan, bai gizartean.”

20 urtetik gorako ibilbidea Aslen, lehenik eta behin, ekintzailetzaren, empresa eraldaketaren eta Europako proiektuen alorrean teknikari gisa, eta 2020aren erdialdetik aurrera, gerentzian. Zuzenbide ekonomikoan lizentziatua UDn, Aholkularitza Juridikoko masterra IEn, eta berrikiago Zuzendaritza Nagusiko eta Eraldaketa Digitaleko programa Deustun, DBSn.

Javier Ormazabal

Velatiako presidentea eta CEO eta Orgalimeko presidentea

“Uste dugu lehiakortasun jasangarria ez dela bakarrik berrikuntza gehiago egitea, teknologia pertsonen eta proiektu baten zerbitzura jartzea baizik.”

Ibilbide luzea egin du familia-taldea nazioartekotzen eta hazten, 2012an lehendakaritza hartu arte. Euskal Herriko Unibertsitatean, London Business Schoolen eta IESEn trebatua, kargu nabarmenak izan ditu Europako eta EAEko enpresen eta erakundeen esparruan, eta 2025ean “Euskal Enpresari Onena 2024” izendatu zuten.

Hiru jardunbide egoki

Uvesco taldeA

“Produktu fresko eta lokalarekiko konpromisoak, kalitatezko zerbitzuak eta elikagaien xahuketa murrizteak, berrikuntzan eta tresna teknologiko aurreratuetan oinarrituta, BM eredua indartzen dute eta gure inguruneko ongizatea elikatzeko misioa lortzen laguntzen dute.”

María José Aduriz

Uvesco taldeko lehendakaria

Deustuko Unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua. UVESCO konpainiaren talde fundatzaileko kide izan zen, eta Produktu Freskoaren Zuzendaritzan jardun zuen 1993 eta 2024 bitartean. Freskoak kudeatzeko ereduaren garapenaren eta Araso, Bidaurre Ureder (Irun) eta Sámanoko (Kantabria) plataforma logistikoen abiaraztearen buru izan zen. 2024an, proiektu estrategikoen zuzendaritza hartu zuen bere gain, eta berrikuntza ekimenak bultzatu zituen, elikagai xahuketa murriztera eta baliabideak optimizatzera bideratuak, 2026an taldeko presidente izatera iritsi aurretik.

KL Katealegaia

“KLn pertsonak eraldatzen dituen, taldeak indartzen dituen eta erakundeak lehiakor bihurtzen dituen erreleboa ziurtatzen duen talentua bultzatzen dugu.”

Pablo Nuñez

KL Katealegaia Zuzendaritza Nagusia

Kimika Zientzietan lizentziatua, Kalitate Masterra HEOn, eta MBA Executive Deusto Business School-en. Kudeaketa eta antolaketa aholkularitzako zuzendaritza postuetan hamabi urte eman ondoren, 2004tik KLko zuzendari nagusia da, eta Gipuzkoako industria antolaketa sozialaren garapena gidatzen du.

SALTO SYTEMS ETA ASENTA MANAGEMENT CONSULTANTS

“SALTOren lehiakortasuna hobetzea produktu jasangarri berri baten garapenaren bidez: BLC kasua (Battery Less Cylinder)”

Jorge Verastegui

I+G+Bko zuzendaria SALTO Systems-en

Telekomunikazioetako goi-mailako ingeniaria Deustuko Unibertsitatean, eta masterra Project Management (LaSalle Business Engineering School). 16 urte baino gehiago, nazioarteko talde teknikoak gidatzen zein eraldaketa digital eta kulturalaren bidez antolaketa-bilakaera bultzatzen. Ikuspegi estrategikoa eta teknologikoa konbinatzen ditu, emaitzetara eta talentuaren garapenera bideratuta, eta SALTOren I+G antolaketa 50 ingeniaritik 130 ingeniarira igoz azken sei urteetan.

Oscar Reges

ASENTA Management Consultants enpresako bazkide aholkularia

Industria Antolakuntzan eta Informatikan ingeniaria (Deustuko Unibertsitatea) eta MBA (ESADE Business School). 30 urtetik gorako ibilbide profesionala, industria eta zerbitzu erakundeei laguntzen bikaintasun operazionaleko proiektuetan, lean management proiektuan eta emaitzetara bideratutako hedapen estrategikoan. Lehiakortasunari, lidergoari eta antolaketa-eraldaketari buruzko foro eta jardunaldietan aktiboki parte hartzen du.