Erakunde antolatzaileentzat

  • Erakunde antolatzaileek proposamen bat aurkeztu beharko dute, eta hor jaso beharko dute Europako Astean parte hartzea justifikatuko duen jardunbide egokia edo esperientzia arrakastatsuren bat. 
  • Jardunbide egokiak hautatzeko, Batzorde bat egongo da, kudeaketaren eta komunikazioaren arloko adituek osatua. Batzorde horrek erabakiko ditu parte-hartze egokienak, bai Kongresuaren formaturako, bai Kongresutik kanpo, eta irizpide hauek hartuko ditu kontuan: berritasuna, jardunbide egokiaren hedapena eta emaitzak, zeharkakotasuna, interes mediatikoa, etab.
  • Parte hartu ahal izateko, erakunde antolatzaile interesdunek beren proposamena bidali beharko dute, bi gaietako zeinetan jardunbide edo esperientzia on bat identifikatuz, eta jardunbide egokia zertan datzan, parte hartuko luketen hizlari/erakunde posibleak eta lortutako emaitzak laburtuz.


(*OHARRA: izena emateko formularioan bertan bete beharko da)


KONGRESU FORMATURAKO HAUTATUTAKO PRAKTIKAK

  • Kongresua urriaren 16an eta 17an egingo da aurrez aurre eta streaming bidez, hau da, Bilboko Euskalduna Jauregian izango den programazioa zuzenean emango da.
  • Ordutegia 9:00etatik 14:00etara izango da, eta edukia irailera arte eraikitzen joango da, behin betiko egutegia argitaratzean. Jasotako hautagai guztien artean 3 jardunbide egoki aukeratuko ditugu.
  • Hautatutako erakundeek ekitaldia EUSKALITekin batera egiteko konpromisoa hartu beharko dute, horrek dakarren guztiarekin (alderdien arteko komunikazioa, agendaren eta esleitutako denboren kudeaketa, etab.), eta 20 minutuko aurkezpena egin ahal izango dute.
  • Batzordearen erabakia uztailean jakinaraziko da; horrela, Kongresurako hautatzen ez diren praktikak egiten dituzten erakundeek Europako Astean parte hartzen jarraitu ahal izango dute, Europako Astetik kanpoko ekitaldi bat antolatuz, erabakitzen den formatuan (aurrez aurrekoa, online edo mistoa).
  • Zuen proposamena hautatuz gero, EUSKALITek ordainduko ditu aretoaren eta baliabide teknikoen gastuak, eta ezin izango dugu hori egin Kongresutik kanpo antolatzen baduzue ekitaldia.



KONGRESUTIK KANPOKO EKITALDIETARAKO HAUTATUTAKO PRAKTIKAK

  • Beren proposamena Kongresu formatuan aurkeztu nahi ez duten edo horretarako hautatuak izan ez diren erakundeek, nahi duten formatuan garatu ahal izango dute beren ekitaldia.
  • Kasu horretan, ekitaldia zuen baliabideekin egingo da, zuen ustez egokiena den moduan (aurrez aurrekoa, streaminga, online), eta egokitzat jotzen duzuen formatuarekin eta iraupenarekin (mahai-ingurua, bertaratutako publikoaren edo publiko birtualaren hitzaldia eta galderak, etab.).
  • Batzordearen erabakia uztailean jakinaraziko da. Kontuan izan behar da proposatutako gaiak ez badatoz bat EUSKALITek lehenetsitako gaiekin edo Astearen helburuarekin, Batzordeak erabaki dezakeela ekitaldi hori ez sartzea Europako Astearen esparruan.

(* Urriaren 16an eta 17an ez da beste ekitaldirik programatuko, Kongresua ez oztopatzeko).

Cookieak erabiltzen ditugu, nabigatzeko esperientzia hobea eta zerbitzu pertsonalizatuagoa emateko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieak erabiltzea onartzen duzula jotzen dugu. Konfigurazioa aldatu dezakezu eta informazio gehiago lortu gure Cookie Politika kontsultatuz. "Cookie politika". [ Onartu ]