30. edizio honetan berrikuntza bat dugu gure erakunde laguntzaile eta aliatuentzat. Astezalea izateko aukera eskainiko diegu, Kudeaketa Aurreratuarekiko konpromisoa indartzeko eta Astean jorratutako gaiekiko lotura eta posizionamendua ikusarazteko: lehiakortasun iraunkorra eta pertsonen zaintza eta fidelizazioa.
Mugimendu horren parte izateagatik, erakundearen logoa gehituko dugu Asteko webguneko Protagonistak atalean. Astezaleek komunikazio pack bat jasoko dute Astea egokien deritzoten kanaletan (webgunea, sare sozialak, etab.) zabaltzeko. Paketeak eduki hauek izango ditu: Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea aurkezteko dokumentua, albiste baten eredua, irudiak, bannerrak eta sareetan argitaratzeko gidak.
Parte hartu nahi duzu? Idatzi nobieta@euskalit.net helbidera