Orkestrak lehiakortasun-txosten berria argitaratu berri du, 2021eko datu eguneratuekin. Azken bertsio honetan, munduko pandemia baten ondoren bizi ditugun egoera sozial eta ekonomiko konplexu eta bereziak kontuan hartzeaz gain, gizartearen ongizatearen ikuspegia indartzen da, guztiok desiragarria dugun funtsezko helburu gisa.

Txostena egin duen lantaldeak, ohiko adierazle ekonomiko-enpresarialez gain (jardun ekonomikoa, errentagarritasuna, berrikuntza, nazioartekotzea), ongizatearekin zerikusia duten hainbat adierazleri buruzko egoeraren azterketa egin du (bizitzarekiko gogobetetzea, bizitza materiala, enplegua, bizitza soziala, ikaskuntza, osasuna, ingurumena). Eta hori guztia oinarri hartuta, lehiakortasunerako zenbait “palanka dinamiko” proposatzen ditu, eta erronka batzuk identifikatzen dira haientzat:

  • Kapital naturala: ohiko erregaien ordez, isurketa txikiak edo nuluak dituzten erregaiak erabili.
  • Kapital fisikoa: inbertsio-mailak berreskuratu, batez ere makineria eta ekipoak.
  • Finantzazioa: atzerriko inbertsioa erakarri.
  • Ezagutza: I+G sustatzen jarraitu.
  • Giza kapitala: enplegua handitu, batez ere gazteen eta emakumeen artean.
  • Gizarte eta erakunde kapitala: eragileen arteko berrikuntzarako kooperazioa.

Helbide honetan honetan txostena jaisteko estekak dituzu, bai bertsio osoa, bai laburpen exekutiboa