Astearen xedea da, Kudeaketa Aurreratuaren elementu eta Lehiakortasunarekiko sentikortzea, eta arreta dei bat suposatzen duten edukiak aurkeztea. Horretarako, hainbat erakunde antolatzaileren laguntza paregabea dugu.
Ahalik eta erakunde gehien mobilizatu nahi ditugunez, mota guztietako erakundeek parte hartu dezakete, irabazi-asmoa dutenak eta ez dutenak, baldin eta EUSKALITek proposatutako gai jakin batzuen jardunbide egokiak partekatzeko bada. Praktika sendoa izan beharko du, hau da, dagoeneko diseinatuta, ezarrita edo aplikatuta, eta emaitza positiboak izan beharko ditu.
EUSKALITek bi gai-multzo handi aukeratu ditugu, gure ustez, horiek agerian uzten baitute kudeaketaren munduan gaur egun dauden joerak:
Gai horiek izango dira aste osoko ardatz, bai Kongresu formaturako, bai Kongresutik kanpo egiten diren ekitaldietarako. Dena den, Kongresutik kanpoko ekitaldietarako beste gai batzuk jorratzeko aukera egongo da, adibidez: GIHen eragina Estrategian, ekonomia zirkularra, produktibitatearen hobekuntza...
Informazio gehiago nahi izanez gero, Nerea Obietarekin harremanetan jar zaitezke hurrengo telefonoan 94 404 73 83 edo nobieta@euskalit.net bidez.
Erakunde antolatzaileek proposamen bat aurkeztu beharko dute, eta hor jaso beharko dute Europako Astean parte hartzea justifikatuko duen jardunbide egokia edo esperientzia arrakastatsuren bat.
Jardunbide egokiak hautatzeko, Batzorde bat egongo da, kudeaketaren eta komunikazioaren arloko adituek osatua. Batzorde horrek erabakiko ditu parte-hartze egokienak, bai Kongresuaren formaturako, bai Kongresutik kanpo, eta irizpide hauek hartuko ditu kontuan: berritasuna, jardunbide egokiaren hedapena eta emaitzak, zeharkakotasuna, interes mediatikoa, etab.
Parte hartu ahal izateko, erakunde antolatzaile interesdunek beren proposamena bidali beharko dute, bi gaietako zeinetan jardunbide edo esperientzia on bat identifikatuz, eta jardunbide egokia zertan datzan, parte hartuko luketen hizlari/erakunde posibleak eta lortutako emaitzak laburtuz.
(*OHARRA: izena emateko formularioan bertan bete beharko da)
KONGRESU FORMATURAKO HAUTATUTAKO PRAKTIKAK
Kongresua urriaren 18an eta 19an egingo da aurrez aurre eta streaming bidez, hau da, Bilboko Euskalduna Jauregian izango den programazioa zuzenean emango da.
Aukeratutako gaiak kontuan hartuta, Kongresuaren programa honela geratuko litzateke:
|
URRIAK 18 |
URRIAK 19 |
9:00-11:00 |
DIGITALIZAZIOA, ADIMEN ARTIFIZIALA ETA KUDEAKETA AURRERATUA |
PERTSONEN KUDEAKETA |
11:00-11:30 |
ATSEDENALDIA |
|
11:30-13:00 |
DIGITALIZAZIOA, ADIMEN ARTIFIZIALA ETA KUDEAKETA AURRERATUA |
PERTSONEN KUDEAKETA |
Hautatutako erakundeek ekitaldia EUSKALITekin batera egiteko konpromisoa hartu beharko dute, horrek dakarren guztiarekin (alderdien arteko komunikazioa, agendaren eta esleitutako denboren kudeaketa, etab.). Hautatutako praktika bakoitzak ezin izango du 12 minutuko aurkezpena gainditu, publikoarekin eta gai-multzoa partekatzen duten beste erakunde batzuekin parte hartzeko eta elkarrekintzan aritzeko aukera gehiago izateko. Gainera, Kongresua dinamikoa eta arina izatea nahi dugu, batez ere asistentzia birtualetan pentsatuz.
Batzordearen erabakia uztailean jakinaraziko da; horrela, Kongresurako hautatzen ez diren praktikak egiten dituzten erakundeek Europako Astean parte hartzen jarraitu ahal izango dute, Europako Astetik kanpoko ekitaldi bat antolatuz, erabakitzen den formatuan (aurrez aurrekoa, online edo mistoa).
Zuen proposamena hautatuz gero, EUSKALITek ordainduko ditu aretoaren eta baliabide teknikoen gastuak, eta ezin izango dugu hori egin Kongresutik kanpo antolatzen baduzue ekitaldia.
KONGRESUTIK KANPOKO EKITALDIETARAKO HAUTATUTAKO PRAKTIKAK
Beren proposamena Kongresu formatuan aurkeztu nahi ez duten edo horretarako hautatuak izan ez diren erakundeek nahi duten formatuan garatu ahal izango dute beren ekitaldia.
Kasu horretan, ekitaldia zuen baliabideekin egingo da, zuen ustez egokiena den moduan (aurrez aurrekoa, streaminga, online), eta egokitzat jotzen duzuen formatuarekin eta iraupenarekin (mahai-ingurua, bertaratutako publikoaren edo publiko birtualaren hitzaldia eta galderak, etab.).
Batzordearen erabakia uztailean jakinaraziko da. Kontuan izan behar da proposatutako gaiak ez badatoz bat EUSKALITek lehenetsitako gaiekin edo Astearen helburuarekin, Batzordeak erabaki dezakeela ekitaldi hori ez sartzea Europako Astearen esparruan.
(* Urriaren 19an eta 20an ez da beste ekitaldirik programatuko, Kongresua ez oztopatzeko).
EZINBESTEKOA da argibide hauei jarraitzea:
1.- Ekainaren 30a baino lehen: ASTEAN PARTE HARTZEKO PROPOSAMENAREKIN IZEN-EMATEA ERAKUNDE ANTOLATZAILE GISA (dagokion inprimakia bete beharko da).
Izen-emate horren bidez, erakunde antolatzaile bakoitzak sarbide gako bat aukeratuko du, eta hori, gero, beharrezkoa izango da ekintzen zehaztasunak adierazteko.
2.- Irailaren 15a baino lehen: Zure erakundeak antolatuko dituen EKITALDIEN ETA EDUKIEN IZEN-EMATEA, webgune honetan: www.euskalit.net/semana/organizaciones. Ekitaldien inskripzioaren atalera sartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik Batzordeak zuen partaidetza berrestea (uztailean), eta erakunde antolatzaile gisa inskribatzea, 1. puntuko urratsen arabera.
Irailaren 20tik aurrera, ekitaldien behin betiko egutegia argitaratuko da. Aurretik, baina, iradokizunak jakinaraziko dizkizuegu, eta beharrezkoa izanez gero, ekintzak egingo diren egunak edo tokiak aldatzeko premiaren berri emango dizuegu, beste erakunde antolatzaile batzuen ekintzekin batera ez tokatzeko.