Erakunde antolatzaileentzat

Astearen xedea da, Kudeaketa Aurreratuaren elementu eta Lehiakortasunarekiko sentikortzea, eta arreta dei bat suposatzen duten edukiak aurkeztea. Horretarako, hainbat erakunde antolatzaileren laguntza paregabea dugu.

EUSKALITek beti jo izan ditugu lehentasunezkotzat inguruan sentsibilizazio edo trakzio-eragina duten erakundeak (elkarte sektorialak eta profesionalak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak, etab.), baina aurten ahalik eta erakunde gehien mobilizatu nahi ditugunez, mota guztietako erakundeek parte hartu dezakete, irabazi-asmoa dutenak edo ez dutenak alegiabaldin eta EUSKALITek proposatutako gai jakin batzuen jardunbide egokiak partekatzeko badaPraktika sendoa izan beharko du, hau da, dagoeneko diseinatuta, ezarrita edo aplikatuta egon behar du, eta emaitza positiboak izan behar ditu erakundean bertan edo desberdinetan.

EUSKALITek bi gai-multzo handi aukeratu ditugu, gure ustez, horiek agerian uzten baitute kudeaketaren munduan gaur egun dauden joerak. Jardunbide egoki horien lehentasunezko gaiak honako hauek izango dira:

  • Kudeaketa Aurreratua-Prozesuen berrikuntza: informazio estrategikoa biltzeko zaintza-sistema berriak, estrategian berrikuntza integratzea, prozesu operatiboetan berrikuntza (fabrikazioa, merkaturatzea, logistika), berrikuntzaren kudeaketa, bezeroekiko harremanetarako eta marketinerako ikuspegi berriak, pertsonak prozesuen berrikuntzarako motor gisa…
  • Kudeaketa aurreratua eta pertsonak: enpleguaren etorkizuneko erronkak, belaunaldi-erreleboa, talentuaren kudeaketa, adin-segmentuen araberako beharrak, aniztasuna, parte-hartzea eta etikaren kudeaketa…

Gai horiek izango dira aste osoko ardatz, bai Kongresu formaturako, bai Kongresutik kanpo egiten diren ekitaldietarako. Dena den, Kongresutik kanpoko ekitaldietarako beste gai batzuk baloratzeko aukera egongo da, adibidez: GIHen kudeaketa, ekonomia zirkularra, gizartean duen eragina, produktibitatea...

Informazio gehiago nahi izanez gero, Nerea Obietarekin harremanetan jar zaitezke hurrengo telefonoan 94 404 73 83 edo nobieta@euskalit.net bidez.

ASTEAN NOLA PARTE HARTU

Erakunde antolatzaileek proposamen bat aurkeztu beharko dute, eta hor jaso beharko dute Europako Astean parte hartzea justifikatuko duen jardunbide egokia edo esperientzia arrakastatsuren bat. 

Jardunbide egokiak hautatzeko, Batzorde bat egongo da, kudeaketaren eta komunikazioaren arloko adituek osatua. Batzorde horrek erabakiko ditu parte-hartze egokienak, bai Kongresuaren formaturako, bai Kongresutik kanpo, eta irizpide hauek hartuko ditu kontuan: berritasuna, jardunbide egokiaren hedapena eta emaitzak, zeharkakotasuna, interes mediatikoa, etab.

Parte hartu ahal izateko, erakunde antolatzaile interesdunek beren proposamena bidali beharko dute, bi gaietako zeinetan jardunbide edo esperientzia on bat identifikatuz, eta jardunbide egokia zertan datzan, parte hartuko luketen hizlari/erakunde posibleak eta lortutako emaitzak laburtuz.

(*OHARRA: izena emateko formularioan bertan bete beharko da)


KONGRESU FORMATURAKO HAUTATUTAKO PRAKTIKAK

Kongresua urriaren 19an eta 20an egingo da aurrez aurre eta streaming bidez, hau da, Bilboko Euskalduna Jauregian izango den programazioa zuzenean emango da.

Aukeratutako gaiak kontuan hartuta, Kongresuaren programa honela geratuko litzateke:

 

URRIAK 19

URRIAK 20

9:00-11:00

KUDEAKETA AURRERATUA-PROZESUEN BERRIKUNTZA

KUDEAKETA AURRERATUA ETA PERTSONAK

11:00-11:30

ATSEDENALDIA

11:30-13:00

KUDEAKETA AURRERATUA-PROZESUEN BERRIKUNTZA

KUDEAKETA AURRERATUA ETA PERTSONAK

 

Hautatutako erakundeek ekitaldia EUSKALITekin batera egiteko konpromisoa hartu beharko dute, horrek dakarren guztiarekin (alderdien arteko komunikazioa, agendaren eta esleitutako denboren kudeaketa, etab.). Hautatutako praktika bakoitzak ezin izango du 12 minutuko aurkezpena gainditu, publikoarekin eta gai-multzoa partekatzen duten beste erakunde batzuekin parte hartzeko eta elkarrekintzan aritzeko aukera gehiago izateko. Gainera, Kongresua dinamikoa eta arina izatea nahi dugu, batez ere asistentzia birtualetan pentsatuz.

Batzordearen erabakia uztailean jakinaraziko da; horrela, Kongresurako hautatzen ez diren praktikak egiten dituzten erakundeek Europako Astean parte hartzen jarraitu ahal izango dute, Europako Astetik kanpoko ekitaldi bat antolatuz, erabakitzen den formatuan (aurrez aurrekoa, online edo mistoa).

Zuen proposamena hautatuz gero, EUSKALITek ordainduko ditu aretoaren eta baliabide teknikoen gastuak, eta ezin izango dugu hori egin Kongresutik kanpo antolatzen baduzue ekitaldia.


KONGRESUTIK KANPOKO EKITALDIETARAKO HAUTATUTAKO PRAKTIKAK

Beren proposamena Kongresu formatuan aurkeztu nahi ez duten edo horretarako hautatuak izan ez diren erakundeek nahi duten formatuan garatu ahal izango dute beren ekitaldia.

Kasu horretan, ekitaldia zuen baliabideekin egingo da, zuen ustez egokiena den moduan (aurrez aurrekoa, streaminga, online), eta egokitzat jotzen duzuen formatuarekin eta iraupenarekin (mahai-ingurua, bertaratutako publikoaren edo publiko birtualaren hitzaldia eta galderak, etab.).

Batzordearen erabakia uztailean jakinaraziko da. Kontuan izan behar da proposatutako gaiak ez badatoz bat EUSKALITek lehenetsitako gaiekin edo Astearen helburuarekin, Batzordeak erabaki dezakeela ekitaldi hori ez sartzea Europako Astearen esparruan.

NOLA EMAN IZENA 

EZINBESTEKOA da argibide hauei jarraitzea:

1.- Uztailaren 8a baino lehen: ASTEAN PARTE HARTZEKO PROPOSAMENAREKIN IZEN-EMATEA ERAKUNDE ANTOLATZAILE GISA  (dagokion inprimakia bete beharko da).

Izen-emate horren bidez, erakunde antolatzaile bakoitzak sarbide gako bat aukeratuko du, eta hori, gero, beharrezkoa izango da ekintzen zehaztasunak adierazteko.

2.- Irailaren 16a baino lehen: Zure erakundeak antolatuko dituen EKITALDIEN ETA EDUKIEN IZEN-EMATEA, webgune honetan: www.euskalit.net/semana/organizaciones. Ekitaldien inskripzioaren atalera sartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik Batzordeak zuen partaidetza berrestea (uztailean), eta erakunde antolatzaile gisa inskribatzea, 1. puntuko urratsen arabera.

Irailaren 21etik aurrera, ekitaldien behin betiko egutegia argitaratuko da. Aurretik, baina, iradokizunak jakinaraziko dizkizuegu, eta beharrezkoa izanez gero, ekintzak egingo diren egunak edo tokiak aldatzeko premiaren berri emango dizuegu, beste erakunde antolatzaile batzuen ekintzekin batera ez tokatzeko.

ZER ESKAINTZEN DU EUSKALITEK ANTOLATZAILEEI

  • EUSKALITek koordinazio lanak egingo ditu; alegia, honako hauen sustapen, edizio eta banaketa lanak: kartelak edo roll-upak (aurrez-aurreko ekitaldientzat bakarrik), onlineko asebetetze inkestak eta buletin elektroniko bereziak bidaliko ditugu Europako Asteari buruzko edukiekin (landutako gaiak, erakunde antolatzaileei egindako elkarrizketak, bideoak, etab.).  Era berean, Europar Astearen webgunea izango dugu (www.euskalit.net/semana). Bertan dago jasota Asteari buruzko informazio guztia (protagonistak, ekintzen agenda, PDFn deskargatzeko moduko egitaraua, Kudeaketa laburrean lehiaketa...). Azkenik, sare sozialetan informazioa zabaltzeko laguntza emango dugu.
  • EUSKALITek, Kongresuan egingo diren ekitaldietarako izen-emateen izapideak egiteko baino ez du emango laguntza. Gainerako ekintzetan, erakunde antolatzailearen ardura izango da hori, eta hark erabaki beharko du zein den izena emateko modurik egokiena: helbide elektronikoz, telefonoz, online plataforma bidez, etab.
  • Urtero lez antolatzaileak EUSKALITeko aholkularitzarekin konta dezakezue, ekitaldien gaia, hizlarien hautaketa, etabarretan laguntzeko.

ASTEAN PARTE HARTZEAREN ABANTAILAK

  • Zure erakundea ikusgai egongo da Europar Astearen baitan. Helburu nagusia da, hain zuzen, Kudeaketa Aurreratuaren garrantziari buruz sentsibilizatzea. 
  • Zure erakundea Astearen balioekin konpromisoa duen erakunde gisa posizionatzea interes taldeen aurrean (langile taldea, bezeroak, hornitzaileak, administrazioa…).
  • EUSKALITen ikuspegia lortzen lagunduko diguzu; alegia, Kudeaketa Aurreraturako mugikortasunean erreferente izaten lagunduko diguzu. Hala, ezarpen maila handia lortuko du, eta horrek aukera emango dio Euskadiri nazioartean lehiakortasun erreferente izateko.
  • Argitaraturiko material eta euskarri guztietan zure erakundearen logotipoa agertuko da.

KONPROMISOAK ANTOLATZAILEAREN ALDETIK

  • Epeen betetzearekin bereziki zorrotzak izatea behar dugu, gainerako lankideen lana eta antolaketaren fase guztiak errespeta ditzagun, Astearen antolaketa pertsona eta erakunde askoren ahalegin garrantzitsua suposatzen duelako.
  • Behin Astea bukatuta antolatzaile moduko inkesta betetzea. EUSKALITentzat oso garrantzitsua da zure iritzi eta iradokizunak biltzea, Astearen hurrengo edizioak hobetzeko, eta zure ekitaldira bertaratutako pertsonen kopurua jakiteko.
  • EUSKALITi sortu daitezken edozein aldaketa edo ustekabe aurrerapen nahikoarekin jakinarazi.
 

Cookieak erabiltzen ditugu, nabigatzeko esperientzia hobea eta zerbitzu pertsonalizatuagoa emateko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieak erabiltzea onartzen duzula jotzen dugu. Konfigurazioa aldatu dezakezu eta informazio gehiago lortu gure Cookie Politika kontsultatuz. "Cookie politika". [ Onartu ]