Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea 2025

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen 31. edizioa izango da 2025ean, eta antolaketaren garapenerako funtsezkoa den alderdi batean jarriko du arreta: erakunde aurreratuetako kulturan.

EUSKALITek Euskadin koordinatutako ekimen hau, udazkenero jardunbide egokien hedapena, gogoeta estrategikoa eta mota guztietako erakundeen kudeaketaren etengabeko hobekuntza sustatzen dituen Europako ekimen baten parte da.

Aurreko edizioetan, batez beste, 50 erakunde antolatzailek baino gehiagok hartu dute parte, 40 ekitaldi inguru egin dira eta 2.000 pertsona inguru bertaratu dira.

Aurten, berrikuntza garrantzitsu batekin hasiko da Astea: irekiera-ekitaldi zentralizatu bat egingo da urriaren 8an Bilboko BAT – B Accelerator Tower-ean, eta, ondoren, hainbat erakunde antolatzailek lurralde osoan sustatutako ekitaldien agenda egongo da.

Enpresa, administrazio, ikastetxe eta erakunde sozialek parte har dezakete deialdian, eta gai nagusiarekin bat datozen ekitaldiak proposatu edo atxikimendua eman dezakete, Astezalea bezala.

Inspiratzeko, partekatzeko eta aurrera egiteko astea.

Javier Martínez Aldanondo

Inaugurazio ekitaldia · 2025/10/8 · 16:00–18:00

BAT B Accelerator Tower (Bilbo, Bizkaia)

Adimen Artifizialaren aroan etorkizuna aurreratzeko ikaskuntza-kultura

Javier Martínez Aldanondo

Aurtengo berrikuntza nagusietako bat da, Kudeaketa Aurreratuaren Europako 31. Astea inaugurazio-ekitaldi presentzial batekin irekiko dela.
Hitzordua urriaren 8an izango da, Bilboko BAT Dorrean, eta Javier Martínez Aldanondok emango du hitzaldi nagusia, ezagutzaren kudeaketan eta erakundeen ikaskuntzan nazioarteko erreferente denak.
Ekitaldi dinamikoa, kasu praktikoekin, adituen eztabaidarekin eta networkingerako espazioarekin.

Ekitaldi bat antolatu nahi dut

Zure erakundeak jardunbide egokiak ditu? Erakunde antolatzaile gisa parte hartu Kudeaketa Aurreratuaren Europako 31. Astean. Benetako esperientziak partekatu, eta etengabeko hobekuntza, lankidetza eta eraldaketa sustatzen dituen sareari lagun iezaiozu

Astezalea egin zaitez

Kudeaketa konpromisoz eta helburuz bizi baduzu, Europako Aste hau ere zurea da. Egin zaitez Astezalea eta babestu ekimena barrutik, erakunde gizatiarrago, eraginkorrago eta arduratsuagoen alde lan egiten duen komunitatearekin duzun lotura erakutsiz.

Parte hartu ‘Kudeaketa laburrean’ ekimenean

Eta kudeaketa beste modu batera kontatzen badugu? “Kudeaketa laburrean” lehiaketak Kudeaketa Aurreratua gizarte osora hurbilduko duten bideo labur, sortzaile eta inspiratzaileak bilatzen ditu. Zure begiradak aldea markatu dezake.

Asteko informazioa jaso nahi dut

Programa sortzen dugun bitartean, zure izena eta posta elektronikoa utz ditzakezu azken nobedadeak eta eguneratzeak jasotzeko.