
Zer da Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea?

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea udazkenero kudeaketa eredu berritzaile, jasangarri eta etengabeko hobekuntzara bideratuak hedatzea sustatzen duen ekimena da.
EUSKALITek Euskadin koordinatutako ekitaldi honek jardunbide egokiak partekatzeko, kudeaketa bikainaren garrantziaz sentsibilizatzeko eta erakundeen arteko lankidetza-sareak sortzeko aukera ematen duten ekitaldiak biltzen ditu.
Urteroko deialdiaren helburua da enpresen eta erakundeen eraldaketa bultzatzea, ikaskuntza partekatuaren eta Kudeaketa Aurreratuarekiko konpromiso kolektiboaren bidez. Edizio bakoitza gai giltzarri bati buruzkoa da, eta era guztietako erakundeek parte hartzeko aukera dute.
Interesa duten erakundeek bat egin dezakete antolatzaile gisa, gai nagusiari lotutako ekitaldiak proposatuz, edo Astezaleak bezala, Kudeaketa Aurreratuarekin duten konpromisoa babestuz eta ikusaraziz.
Erakunde antolatzaile gisa parte hartu nahi duzu?
Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen helburu nagusietako bat da Kudeaketa Aurreratuaren eta lehiakortasunaren inguruan eragina eta sentsibilizazioa sortuko duten edukiak eta hitzaldiak aurkeztea.
Hori lortzeko, EUSKALITek hainbat erakunde antolatzaileren laguntza du. Deialdia edozein erakunde-motari irekita dago, baldin eta jardunbide egoki sendo bat partekatzeko ekitaldi bat proposatzen badu: diseinatua, ezarria eta emaitza positiboduna.
Europako Astearen 31. edizio honetako gaia ‘Kultura erakunde aurreratuetan’ da, eta honako ikuspegi hauek ditu:
- antolamendu-egitura berriak,
- ingurune inklusiboak eta askotarikoak,
- gazteen talentua erakartzea,
- AA sartzea, zereginak arintzeko eta ezagutza indartzeko,
- etika, asmoa eta gardentasuna,
- barne-kulturaren eta gizarte eta ingurumen inpaktuaren arteko lotura.
Beste proposamen batzuk ere onartu ahal izango dira, baldin eta Kudeaketa Aurreratuaren elementuekin bat badatoz, baina edizio honetako gai nagusiari lotutakoak lehenetsiko dira.
Zure erakundea Kudeaketa Aurreratuaren Europako 31. Astean parte hartzea nahi baduzu, bete formulario hau, edizio honetako gaiari lotutako jardunbide egokietan oinarritutako ekitaldi bat proposatzeko: ‘Kultura erakunde aurreratuetan’.
Astezalea izan nahi duzu?
Zure erakundea EUSKALITen laguntzailea bada, ‘Astezalea’ bezala elkartu zaitezke, eta Kudeaketa Aurreratuarekin eta Europako Asteak sustatzen dituen balioekin duzun konpromisoa erakutsi. Astezalea izatea edizio honetako gai nagusiekin duzun inplikazioa ikusarazteko eta erakunde aurreratuen ekosisteman duzun posizionamendua indartzeko modu bat da.
Aintzatespen gisa, zure erakundearen logoa Astearen webguneko Protagonistak atalean agertuko da. Gainera, komunikazio-pakete bat jasoko duzu, zure erakundeko kanalik egokienetan partekatzeko material egokituekin (webgunea, sare sozialak, etab.): Europako 31. Astearen aurkezpena, albistearen txantiloia, irudiak, bannerrak eta sareetan argitaratzeko gidak.

