
AA eta Kultura-egokitzapena: Euskal enpresaren etorkizuna nazioarteko talentua errotuz


Kudeaketa Aurreratuaren Elementua
Pertsonak (Giza Baliabideak, segurtasuna, prebentzioa, konpetentziak, konpromisoa, parte-hartzea, lidergoa…)
Edukia
KidIA, enpresa barne mailan nazioarteko talentuaren kudeaketa automatizatu eta optimizatzeko asmoz Konexiok garatutako ekosistema digitala da; horretarako, Adimen Artifizialaren teknologia eta psikologia erlazionala uztartzen ditu, fidelizazio handiagoa bermatzeko.
Proposamen hau gure ekitaldiaren oinarri izango diren hiru zutabe nagusitan egituratzen da:
-
Optimizazio Operatiboa: Sistemak zeregin burokratikoak eta dokumentu-fluxuak automatizatzen ditu, eredu tradizionalen aldean hasierako izapidetze-denborak murriztea lortuz.
-
Giza Berrikuntza: Gure AAren (Adimen Artifiziala) bidez, hautagaien eta talde hartzaileen estilo erlazionalak enpresaren kulturarekin gurutzatzen ditugu. Horri esker, 20 hautagai monitorizatu ahal izan ditugu, lehen 12 hilabeteetan % 100eko moldagarritasun- eta kultura-egokitzapen tasarekin.
-
Gobernantza Etikoa: Teknologiak bideratzaile gisa jokatzen du, baina sistemak bermatzen du azken ebaluazioa, kultura-egokitzapena eta erabakiak hartzea beti giza talde adituaren esku geratzen direla.
Ekitaldian, profil teknikoen eskasiari nola irtenbidea eman landuko degu, nazioarteko erakarpenaren eta haien legezko izapideen kudeaketaren bitartez. Horrez gain, talentu hori Adimen Artifizialeko datuak erabiliz nola fidelizatu degun azalduko degu.


