Ingurumen-sektorea ESG erronkaren aurrean: lidergoa, inpaktua eta lehiakortasuna

Erakunde Antolatzailea Aclima, Basque Environment Cluster
22 OCT
09:00 - 11:00
Bilbo
BBF auditorioa-Bilbao Berrikuntza Faktoria. Uribitarte Kalea, 6, Bilbao
Doakoa
Aurrez aurrekoa
Izen-ematea
Aclima
944706443
Izena eman

Kudeaketa Aurreratuaren Elementua

Gizartea (Gizarte konpromisoa, ingurumen-jasangarritasuna, ziurtagiriak…)

Edukia

Enpresen jasangarritasuna aro berri baterantz doa. Konpromisoak definitu ondoren, beharrezkoa da horiek kudeaketan integratzea, inpaktua neurtzea eta emaitza bihurtzea. Ibilbide horretan, Garapen Iraunkorreko Helburuek horizonte komuna ematen jarraitzen dute, eta ESG irizpideek, berriz, anbizio hori erakundeen estrategiara eta erabakiak hartzera eramatea ahalbidetzen dute.

 

Jardunaldiaren helburua Basque ESG ekimena ikusaraztea eta babestea da, euskal ingurumen sektorearen posizionamendua indartuz, ESG irizpideen integrazioan eta ekonomia jasangarrirako trantsizioan funtsezko eragile gisa. Topaketan erakundeetako ordezkariak, enpresak eta ekosistemako eragileak bilduko dira, ingurumen sektoreak irizpide horien ezarpen praktikoan duen eginkizunari buruz hausnartzeko.

Programa

09:00 – 09:30. Erregistroa eta harrera-kafea.

09:30 – 09:40. Ongietorria. Olga Martín, Aclima, Basque Environment Clusterreko zuzendari nagusia.

09:40 – 10:00. Euskadik enpresa-jasangarritasunaren alde egindako apustua. Nagore Peñalva, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Zirkularreko zuzendaria.

10:00 – 10:20. Aclima eta 2030 Agenda: esperientzia, tresnak eta ingurumen-sektorearen gaitasunak. Olga Martín, Aclima, Basque Environment Clusterreko zuzendari nagusia.

10:20 – 11:00. Mahai-ingurua: Ingurumen-sektorea, ESG irizpideak ezartzeko aliatu estrategikoa.

Moderatzailea: Aclima.

Parte-hartzaileak:

· José María Fernández, Ihobeko Ekonomia Zirkularreko saileko zuzendaria.

· Batirtze Gaztelu, Euskaliteko Basque ESG proiektuaren arduraduna.

· Irati Agirre, Viuda de Sainzeko jasangarritasun-bulegoko arduraduna.  

11:00. Amaiera.