Pertsonen gogobetetzea kudeatzeko eta hobetzeko orduan, soldata faktore garrantzitsuenetariko bat da. Baina diruaren eta zoriontasunaren arteko harremana konplexua da eta gai honi buruzko ikerketek emaitza desberdinak lortzen dituzte.

Azken urteotan, uste izan da dirua zoriontasunarekin lotzen dela, baina maila jakin bateraino soilik (urtean 75.000 $ inguru, horiekin bizitza lasaia izan daitekeelako). Ideia horren jatorria “High income improves evaluation of life but not emotional well-being” (2010) azterlanean dago, Daniel Kahneman psikologo ezagunak egindakoa. Ondorengo ikerketek, hala nola “Happiness, income satiation and turning points around the world” (2018) “sabai” hori baieztatu dute, ñabardura gehiagorekin edo gutxiagorekin (kasu honetan urtean 60.000-95.000 $ inguruan kalkulatu zen).


Hala ere, ikerketa berriagoak ez dira hain ondorio argietara iristen, adibidez, honako ikerketa honetan: “Experienced well-being rises with income, even above $75,000 per year” (2021) soldataren eta ongizatearen arteko erlazio positiboa Kahnemanek proposatutako 75.000 dolarretik gorakoa da :

Zer dela eta desberdintasun horiek? ” The Road from Money to Happiness” (2021), ikerketan azaltzen den bezala, oso litekeena da emaitza horiek “zoriontasuna” (ongizatea, gogobetetzea…) definizioaren beraren eragina izatea. Gainera, beste aldagai batzuek ere eragin handia izan dezakete. Adibidez, “The effects of neighbourhood and workplace income comparisons on subjective wellbeing” (2020) azterlanean ondorioztatu zen pertsonek garrantzi handiagoa ematen ziotela lankideekin egindako soldata konparaketari, auzo bereko pertsonekin egindakoari baino. Lankideekiko konparazioa aldekoa bazen, lotura estuagoa zuen ongizatearekin.

Laburbilduz, lan-soldataren eta zoriontasunaren arteko harremana gai konplexua da, aldagai askoren araberakoa. Testuingurua, hautatutako definizioak, eta egiten diren konparazio motak garrantzitsuak dira, batez ere hurbilas badira. Eta hori guztia kontuan hartu beharko litzateke pertsonen gogobetetzea ebaluatzeko orduan.