Pandemiak aldaketa asko bizkortu ditu erakundeetan, eta litekeena da horietako batzuek laneko jarduera berriak eta lan berriak bultzatzea. Dena den, inoiz ez da erraza izan zentzu horretan etorkizuna asmatzea.

Adibidez, pandemia betean, erreferentzia interesgarria izan daitekeen dokumentu bat argitaratu zen, “21 HR Jobs of the future” txostena. Bertan, egileen iritziz hazteko ahalmen handia duten giza baliabideen arloko 21 lanbide berri posible zerrendatzen diren.

Hau izango litzateke lehenbiziko hamarren zerrenda:

  1. Giza baliabideen informazio-analista.
  2. Telelanaren bideratzailea.
  3. Portaera-analisien arduraduna.
  4. Giza Baliabideen jarraipenerako zuzendaria.
  5. Algoritmoen auditorea.
  6. Karrera aldatzeko prozesuetarako coach-a.
  7. Prestakuntza-plan pertsonalizatuen orientatzailea.
  8. Pertsonen eta chatboten arteko harremanen erraztailea.
  9. Gig ekonomia-kudeatzailea.
  10. Giza joeren burua.

Zerrenda osoa ezagutzeko, gomendagarria da dokumentu osoa irakurtzea. Bertan, gainera, 21 lanbide berrietako bakoitzerako beharrezkoak diren zereginen eta gaitasunen zerrenda zehatza jasotzen da. Eta, horrez gain, atsegina izan daiteke proposamen original (eta irudimentsu batzuk) irakurtzea.

Bestalde, Mckinsey aholkularitza-enpresak pandemiaren ondorengo etorkizuneko lanaren gaia ere aztertu du, eta eduki espezifikoak eskaintzen dizkio bere webgunean. Txostenean, pandemiak hainbat lanbidetan izan duen eragina laburbiltzeaz gain, ohikoenak diren lanbideek 2030era begira izango duten hazkundeari eta beherakadari buruzko herrialdekako aurreikuspen bat egitera animatzen dira. Irudi honetan laburbilduko litzateke:

Urdinez, hazkuntza proiekzioa duten lanbideak ikus ditzakegu, eta grisez, berriz, behera egingo luketenak. Kolorea zenbat eta biziagoa izan, orduan eta handiagoa izango da hazkundea edo beherapena.