Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

Fagor Taldea

Euskara Balio erantsia Talentua erakarri eta egonkortzeko

Erakundea: Fagor Taldea
Sektorea: Industria
Langile kopurua: + 251
www: https://www.fagor.eus/
Kontaktuaren izena: Leire Okaranza
Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: lokarantza@fagor.eus
Kontaktuaren telefono zenbakia: 943 034 001
Hitz gakoak
Pertsonen hautaketa
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
4-Pertsonen kudeaketa
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
3-Pertsonak

Euskara Balio erantsia Talentua erakarri eta egonkortzeko

Nola kudeatu euskararen aldagaia gure erakundean, pertsonak erakarri eta egonkortzen lagun dezan? Zeintzuk dira erakundean zaindu beharreko mezuak? Zeintzuk indartu beharreko baliabideak? Zein rol jokatu behar dute erakundeko eragile desberdinek?



Fagor Taldeko azken epealdi estrategikoaren garapenean indar berrituz azaleratu zitzaigun lehendik ere bagenuen kezka bat: perfil konkretuko pertsonak topatzea geroz eta zailagoa zaigu merkatu testuinguru berri honetan. Bateren batzuk gainera, uste zuten euskara eskakizunen kudeaketa zorrotzak galga gehigarria jar zezakeela erronka berri honetan. Hori horrela, galdera honen inguruan proiektu konpartitu bat abiatu genuen: Nola kudeatu behar dugu euskara talentuaren erakarpen fase guztietan, balio erantsi positiboa eskain dezan, eta era berean euskararen normalizazio prozesuan aurrera jarrai dezagun?



Aurkezpen honetan, proiektu honen fase desberdinak ezagutzeko aukera izango duzue. 2024 amaieran hasitako proiektu hau bizirik daukagu, bere hari mutur debserdinak kooperatibetako eragile desberdinen egiteko moduetan guztiz barneratuta izateak, oraindik ere lan ildo iraunkorragoak kudeatzea eskatzen digulako.



Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua