Erakundearen datu nagusiak eta solaskidearen aukerako datu batzuk eskatzen dira. Helburua da erakundeen artean harremana bultzatzea eta elkarren artean ikastea. Ez baduzu inor zurekin harremanetan jartzea nahi, ez bete solaskidearen datuak.
Osatu eremu hauek jardunbide egokia behar bezala deskribatzeko:
Dokumentua irakurtzen duenak praktikaren nondik norakoa ondo ulertzea da helburua (zer den, zertarako egin den, praktikaren funtsezko elementuak zein diren, lortutako emaitzak...).
Fitxa gutxienez euskaraz osatu behar da. Gaztelaniaz ere osatzea eskertuko dizugu. Bestela, guk itzuliko dugu.
Gogoratu helburua ezagutza eta jardunbide egokiak partekatzea dela. Horregatik, fitxa hau modu irekian jarriko dugu jardunbide egokien bilatzailean. Ez sartu elementu konfidentzialik edo datuak babesteko legea urratzen duenik (pertsonen izenak, beste datu pertsonal batzuk...).
ERAKUNDEA / ORGANIZACIÓN
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua