Erakundea: OARSOALDEA GARAPEN AGENTZIA Sektorea: Administrazio publikoa Langile kopurua: 21-100 www: https://www.oarsoaldea.eus Kontaktuaren izena: Aitziber Larrarte Arozena Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: alarrarte@oarsoaldea.eus Kontaktuaren telefono zenbakia: 943 494 129 |
Hitz gakoak Euskara batzordea |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 3-Barne-komunikazioa eta lan-tresnak 6-Kudeaketa-sistema |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 1-Estrategia |
Euskararen sustapenerako antolaketa egokia OarsoaldeanLangileek osaturiko sustatzaile taldeak bere motibazio ekintzak modu egokian aurrera eraman ahal izateko (langileen ahozko erabileran eragiteko), garapen agentzian testuinguru eta antolaketa egokia egitea beharrezkoa izan da.Administrazio Kontseiluak eta Gerentearen babesaz gain, egiten uztea ere garrantzitsua izan da. Sailetako zuzendariez osaturiko Euskara Lan taldean, euskara plana, hizkuntza-irizpideak, politika eta abar adostu, zehaztu eta ezartzeko egin beharreko ibilbiderako lanean dihardu. Bestetik, langileez osaturiko sustatzaile taldea dugu, gaur egun xuxurlariak deiturikoa. Langileen artean euskararen ahozko erabileran eragiteko motibazio ekintzak egiten ditu (ikusi dagokion praktika onen fitxa). Oarsoaldearen euskararen barne erabilera plana ere abian jarri zen eta urtez urte hainbat ekintza egin ditugu: |
![]() |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua