Erakundea: OARSOALDEA GARAPEN AGENTZIA Sektorea: Administrazio publikoa Langile kopurua: 21-100 www: https://www.oarsoaldea.eus Kontaktuaren izena: Aitziber Larrarte Arozena Kontaktuaren posta elektronikoaren helbidea: alarrarte@oarsoaldea.eus Kontaktuaren telefono zenbakia: 943 494 129 |
Hitz gakoak Barneko Komunikazioa |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 3-Barne-komunikazioa eta lan-tresnak |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 3-Pertsonak |
Sustatzaile taldea. Ahozko erabileran eragiteko motibazio ekimenakGarapen Agentziaren sail desberdinetako langileez osaturiko taldea da eta bere xedea, ahozko erabileran eragiteko ekimenak langileen artean abian jarri eta sustatzea izan da.15 urte darama ekimenak sortu eta gauzatzen. Sustatzaile taldean parte hartzen duten pertsonak hautatzerako orduan zenbait irizpide zehaztu ziren, hala nola: - Euskaltzale izatea - Lanean eta lanetik kanpo euskaraz asko aritzen dena izatea - Neurri batean, hizkuntza kontutan, eredu izan daitekeena izatea - Sail bakoitzeko langile bat - Oarsoaldea ezagutzen dutenak izatea Beranduxeago, euskara ikasten ari diren langileak ere taldean sartu dira, beraien ikuspuntua kontuan hartzeko. Euskararekiko sentsibilitate desberdinak dituztenak taldean, aniztasuna bermatuz. 15 urte hauetan zehar langile desberdinak igaro dira sustatzaile taldetik, izan ere, talde irekia da. Lan kargaren arabera edo nahiaren arabera, langile talde finko bat egoteaz gain, nahi duenak parte hartu dezake sustatzaile taldean. Zertarako sortu genuen? Euskararen ahozko erabileran eragiteko modu ludikoan eta arlo informal batean. Funtzionamendua: Urtean 2-3 bilera aurrez aurrekoak. | Sustatzaile taldearen teams taldean hartu-emanak. | EMUN aholkularitzaren laguntza hasierako urteetan. Nondik dator? Garapen Agentziako zuzendari taldeak osaturiko Euskara Lan Taldeak proposaturik sortu zen sustatzaile taldea. |
![]() ![]() ![]() |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua