Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea 2026

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen 32. edizioa izango da 2026ean, eta antolaketaren garapenerako funtsezkoa den alderdi batean jarriko du arreta: erakunde aurreratuetako kulturan.

EUSKALITek Euskadin koordinatutako ekimen hau, udazkenero jardunbide egokien hedapena, gogoeta estrategikoa eta mota guztietako erakundeen kudeaketaren etengabeko hobekuntza sustatzen dituen Europako ekimen baten parte da.

Aurreko edizioetan, batez beste, 50 erakunde antolatzailek baino gehiagok hartu dute parte, 40 ekitaldi inguru egin dira eta 2.000 pertsona inguru bertaratu dira.

Aurten, berrikuntza garrantzitsu batekin hasiko da Astea: irekiera-ekitaldi zentralizatu bat egingo da urriaren 14an Bilboko BAT – B Accelerator Tower-ean, eta, ondoren, hainbat erakunde antolatzailek lurralde osoan sustatutako ekitaldien agenda egongo da.

Enpresa, administrazio, ikastetxe eta erakunde sozialek parte har dezakete deialdian, eta gai nagusiarekin bat datozen ekitaldiak proposatu edo atxikimendua eman dezakete, Astezalea bezala.

Inspiratzeko, partekatzeko eta aurrera egiteko astea.

Asteko informazioa jaso nahi dut

Programa sortzen dugun bitartean, zure izena eta posta elektronikoa utz ditzakezu azken nobedadeak eta eguneratzeak jasotzeko.