Parte hartzen duten antolatzaileak

Astearen xedea, Kudeaketa Aurreratuaren elementu eta Lehiakortasunarekiko sentikortzea eta arreta dei bat suposatzen duten edukiak aurkeztea da. Horretarako, antolatzaileen laguntza ezinbestekoa da. EUSKALITek ipintzen duen baldintza bakarra, Astean kokatzen diren ekitaldien antolatzaileak irabaz asmorik gabeko erakundeak izatea da (hots, elkarte, fundazio, lanbide elkargo, herri administrazio, klusterrak eta antzeko erakundeak).

Informazio gehiago nahi izanez gero, Nerea Obietarekin harremanetan jar zaitezke hurrengo telefonoan 94 404 73 83 edo nobieta@euskalit.net bidez.

PARTE HARTZEKO MODALITATEAK

BILTZAR FORMATUA

Biltzarra, urriaren 20 eta 21ean izango da Bilboko Euskalduna Jauregian (0D gela, 305 pertsonentzat), dena den urrian izango dugun osasun-egoera ikusita, aretoaren edukiera mugatzea eta Streaming bidez zuzenean emititzea da asmoa.

EUSKALITek lau gai-multzo handi aukeratu ditu, 2019ko Astean bertaratutakoen asebetetzeari buruzko inkestetan jasotako ideietan oinarrituta, gaurkotasuneko gai batzuekin batera. Gure ustez, kudeaketaren munduan gaur egun dauden joerak islatzen dituzte:

  1. Krisiaren kudeaketa, ahalik eta eragin txikienarekin (zeintzuk diren giltzarriak lidergoaren, estrategiaren, bezeroen eta berrikuntzaren ikuspegitik).
  2. Eraldaketa digitala (negozioa ingurune digitalera egokitzea, arrakasta-kasuak emaitzekin)
  3. Kontziliazio eta telelan-neurriak
  4. Gizarte-erantzukizuna eta GIHak (nola bultza daiteke enpresetatik eta erakundeetatik?)

Era horretan, Kongresuaren egitaraua honela banatuta egongo da:

 

URRIAK 20

URRIAK 21

9:00-11:00

1 KRISIAREN KUDEAKETA AHALIK ETA ERAGIN TXIKIENAREKIN

3 KUDEAKETA AURRERATUA ETA PERTSONAK

11:00-11:15

ATSEDENALDIA

11:30-13:00

2 KUDEAKETA AURRERATUA ETA ERALDAKETA DIGITALA

3 KUDEAKETA AURRERATUA ETA PERTSONAK

15:30-17:00

KUDEAKETA AURRERATUA ETA KUDEAKETA MARKO DESBERDINAK

4 KUDEAKETA AURRERATUA ETA GIH 

 

NOLA PARTE HARTU KONGRESUAN

Erakunde antolatzaileek Kongresuan parte hartzea justifikatzen duen praktika on/esperientzia arrakastatsu bat jasotzen duen proposamen bat aurkeztuz parte hartuko dute. Gai-multzo bakoitzak 4 praktika izango ditu guztira, eta, beraz, parte hartzeko aukera nahikoa egongo da.

Praktika onak hautatzeko, kudeaketaren eta komunikazioaren arloan adituak diren pertsonek osatutako Batzorde bat egongo da. Batzorde horrek parte-hartze egokienak erabakiko ditu, eta irizpide hauek hartuko ditu kontuan: berritasuna, interesa eta jardunbide egokiaren emaitzak, zeharkakotasuna, oreka sektoriala, interes mediatikoa, etab.

Hautatutako erakundeek ekitaldia EUSKALITekin batera egiteko konpromisoa hartu beharko dute, horrek dakarren guztiarekin (aldeen arteko komunikazioa, agendaren eta esleitutako denboren kudeaketa, etab.). Praktika bakoitzak ez du aurkezpeneko 12 minutuak gainditu behar; oso dinamikoa eta arina izatea nahi dugu, batez ere publiko birtualean pentsatuta. Gainera, horiek inplikatzeko, praktika onen bloke bakoitza amaitzean, online bozketa bat egingo dugu bertaratutakoen (egon badaitezke) eta birtualen artean, jendeak gehien baloratzen duen praktika zein den jakiteko.

Parte hartu ahal izateko, interesa duten erakunde antolatzaileek euren proposamena bidali beharko dute, honako hauek kontuan hartuta:

  • lau gai horietako zeinetan egin dezaketen praktika on edo esperientzia baten ekarpena
  • laburpen bat, praktika on hori zertan den azaltzeko, eta parte hartuko luketen txostengileak zein diren
  • interesgarria zergatik den azalduko duten arrazoi nagusiak edo zer ekarpen egingo ote liokeen parte hartze horrek Biltzarrari

(*OHARRA: Izena emateko inprimakian bertan osatu behar da).

Batzorde honen erabakiaren berri emango da irailaren 11a baino lehen. Hala, Biltzarrerako aukeratu ez diren erakundeek ere Europar Astean parte hartu ahal izango dute, Biltzarretik kanpo beste ekintzaren bat antolatuz, erabakitzen den formatuan (presentziala, online edo biak).

Proposamena aukeratzen baduzue, aretoko gastuak (mantenduko balira) eta baliabide teknikoak Euskalitek ordainduko ditu, eta hori ezin izango dugu egin ekitaldia Kongresutik kanpo antolatzen baduzue.


NOLA PARTE HARTU BILTZARRETIK KANPOKO EKITALDIEKIN

Proposamena Kongresuaren formatuan aurkeztu nahi ez duten edo horretarako hautatu ez diren erakundeek bi formatutan garatu ahal izango dute beren ekitaldia:

  • KONGRESUTIK KANPO, ONLINE: zuen ekitaldia modu seguruan egin ahal izateko behar dituzuen tresna teknologikoak emango dizkizuegu (Gotowebinar, Gotomeetinng), baina ekintza hori kudeaketaren esparru bati lotuta egon beharko da, eta praktika on edo hitzaldi espezifiko gisa planteatu beharko da (1-2 orduko iraupena, erabat praktikoa, prestakuntza-motako planteamendu batekin).
  • KONGRESUTIK KANPO, FORMATU LIBREA: ekitaldia zuen baliabideekin eginez, egokien deritzozuen moduan (presentziala, streaming-a, online), eta egoki deritzozuen formatuarekin eta iraupenarekin (mahai-ingurua, bertaratutakoen edo birtualen hitzaldiak eta galderak, etab.).

OHARRA: hori guztia egin ahal izango da urrian indarrean dauden segurtasun-neurriek horretarako aukera ematen diguten bitartean, eta betiere une bakoitzean ezarritako arauak betez. Horregatik, uste dugu aurtengoa ona izan daitekeela aurrez aurrekoaz bestelako planteamendu bat izatea, gerta daitekeenagatik.

NOLA EMAN IZENA 

Bereziki garrantzitsua da Biltzarrean parte hartzeko interesa duzuen erakundeok identifikatzea. Horregatik, modalitate honetan lagundu nahi baduzue edo formatu honetatik kanpo ekintzaren bat egin nahi baduzue, EZINBESTEKOA da argibide hauei jarraitzea:

1.- Uztailaren 24a baino lehen: IZEN-EMATEA ASTEKO ERAKUNDE ANTOLATZAILE GISA PARTE HARTZEKO; ETA, NAHI IZANEZ GERO, BILTZARRERAKO PROPOSAMENAREKIN (dagokion inprimakia bete beharko da).

Izen-emate horren bidez, erakunde antolatzaile bakoitzak sarbide gako bat aukeratuko du, eta hori, gero, beharrezkoa izango da ekintzen zehaztasunak adierazteko.

2.- Irailaren 18a baino lehen: Zure erakundeak antolatuko dituen EKITALDIEN ETA EDUKIEN IZEN-EMATEA, web helbide honetan: www.euskalit.net/semana/organizaciones. Ekintzen izen-ematearen atalera sartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik erakunde antolatzaile gisa izena ematea, 1. puntuan adierazitako pausoei jarraituz.

*OHAR GARRANTZITSUA: Biltzarrean parte hartzeko eskaera eginez gero, Batzordeak proposamena onartu duela dioen jakinarazpenaren zain geratu beharko da (irailaren 11a baino lehen).

Irailaren 21etik aurrera, ekitaldien behin betiko egutegia argitaratuko da. Aurretik, baina, iradokizunak jakinaraziko dizkizuegu, eta beharrezkoa izanez gero, ekintzak egingo diren egunak edo tokiak aldatzeko premiaren berri emango dizuegu, beste erakunde antolatzaile batzuen ekintzekin batera ez tokatzeko.

Astean parte hartuko duzula egiaztatu ondoren, zehatzago azalduko dizugu arestian aipatutako sustapen materialari buruzko guztia. Era berean, Astearen sustapenerako beharrezkotzat jotzen dituzuen bestelako elementuak ere txertatzeko gonbita egiten dizugu.

ZER ESKAINTZEN DU EUSKALITEK ANTOLATZAILEEI

  • EUSKALITek koordinazio lanak egingo ditu; alegia, honako hauen sustapen, edizio eta banaketa lanak: kartelak edo roll-upak (ekitaldi presentzialetarako bakarrik), gogobetetze-inkestak eta buletin elektroniko bereziak bidaliko ditugu Europako Asteari buruzko edukiekin (landutako gaiak, erakunde antolatzaileei egindako elkarrizketak, bideoak, etab.).  Era berean, Europar Astearen webgunea izango dugu (www.euskalit.net/semana). Bertan dago jasota Asteari buruzko informazio guztia (protagonistak, ekintzen agenda, PDFn deskargatzeko moduko egitaraua, Kudeaketa laburrean jaialdia...). Azkenik, sare sozialetan informazioa zabaltzeko laguntza emango dugu.
  • EUSKALITek, Kongresuan egingo diren ekitaldietarako izen-emateen izapideak egiteko baino ez du emango laguntza. Gainerako ekintzetan, erakunde antolatzailearen ardura izango da hori, eta hark erabaki beharko du zein den izena emateko modurik egokiena: helbide elektronikoz, telefonoz, online plataforma bidez, etab.
  • Urtero lez antolatzaileak EUSKALITeko aholkularitzarekin konta dezakezue, ekitaldien gaia, hizlarien hautaketa, etabarretan laguntzeko.

ASTEAN PARTE HARTZEAREN ABANTAILAK

  • Zure erakundea ikusgai egongo da Europar Astearen baitan. Helburu nagusia da, hain zuzen, Kudeaketa Aurreratuaren garrantziari buruz sentsibilizatzea. 
  • Zure erakundea Astearen balioekin konpromisoa duen erakunde gisa posizionatzea interes taldeen aurrean (langile taldea, bezeroak, hornitzaileak, administrazioa…).
  • EUSKALITen ikuspegia lortzen lagunduko diguzu; alegia, Kudeaketa Aurreraturako mugikortasunean erreferente izaten lagunduko diguzu. Hala, ezarpen maila handia lortuko du, eta horrek aukera emango dio Euskadiri nazioartean lehiakortasun erreferente izateko.
  • Argitaraturiko material eta euskarri guztietan zure erakundearen logotipoa agertuko da.

KONPROMISOAK ANTOLATZAILEAREN ALDETIK

  • Epeen betetzearekin bereziki zorrotzak izatea behar dugu, gainerako lankideen lana eta antolaketaren fase guztiak errespeta ditzagun, Astearen antolaketa pertsona eta erakunde askoren ahalegin garrantzitsua suposatzen duelako.
  • Behin Astea bukatuta antolatzaile moduko inkesta betetzea. EUSKALITentzat oso garrantzitsua da zure iritzi eta iradokizunak biltzea, Astearen hurrengo edizioak hobetzeko, eta zure ekitaldira bertaratutako pertsonen kopurua jakiteko.
  • EUSKALITi sortu daitezken edozein aldaketa edo ustekabe aurrerapen nahikoarekin jakinarazi.
 

Cookieak erabiltzen ditugu, nabigatzeko esperientzia hobea eta zerbitzu pertsonalizatuagoa emateko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieak erabiltzea onartzen duzula jotzen dugu. Konfigurazioa aldatu dezakezu eta informazio gehiago lortu gure Cookie Politika kontsultatuz. "Cookie politika". [ Onartu ]