Programa

Programara itzuli

this is a title

Ekitaldiaren gaia

STEM / STEAM norabidea

Norentzat

Ikastetxeetako irakasleei zein zuzendaritzako kideei, hezkuntza erakundeetako ordezkariei...

Data, ordutegia eta lekua

2018-10-26
10:00-12:00
Easo Politeknikoa
Aitzol parkea, 2
Donostia

Inskripzioa

Migel Angel Elkoroberezibar
943 45 54 22
sistema@easo.eus
www.easo.eus /
Doaneko inskripzioa (www.easo.eus)

Kudeaketa Aurreratuaren elementua

1. Estrategia (interes taldeak, prozesuak, negozio-eredua, erakunde-eredua, adierazle sortak, helburuen zabalkundea...)

Gaia

STEMek hainbat herrialdeen agendatan urteak daramatza eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak bere STEAM estrategia aurkeztu berri du. Orain arte ekimen ezberdinak jarri dituzte martxan hainbat eragilek, hezkuntza formalean zein ez-formalean, eta hauxe izan daiteke denok norabide berean bultzatzen hasteko unea.
Ekitaldi honetan STEM eta STEAMi buruz hitz egingo da: Euskadiko STEAM estrategia, genero ikuspegia, lanbide heziketaren ekarpena...

Egitaraua

 


Aurtengo ekainean, Hezkuntza Sailak STEAM Euskadi estrategia aurkeztu zuen. Jardunaldi honetan, estrategiaren nondik-norakoa ezagutu ondoren bere bi azpi-helbururi helduko diegu: genero ikuspegia eta hezkuntza maila ezberdinen arteko harremanak, hain zuzen ere, STEAM Euskadi Estrategiako L2 (Hezkuntza etapa desberdinen arteko lotura hobetzea LH, DBH, Batxilergoa, LH eta Unibertsitatea) eta L7 (STEM eremuan emakumezko ikasleen artean bokazioak eragiteko ekintza bereziak sortzea) azpi-helburuak.


Aurkezpena. Koro Alkiza Berroeta (Anatomia Patologiko eta Zitodiagnosia zikloko alorburua Easo Politeknikoa LHIIn eta Inspira STEAMeko mentorea)


“STEAM Euskadi Estrategia” Adolfo Morais (Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea eta Estrategiaren koordinatzailea) 


“Inspira STEAM, nesken bokazio zientifiko-teknologikoak bultzatzen” Mª Luz Guenaga Gómez (Deusto LearningLab taldeko arduraduna - Ingeniaritza Fakultatea - Deustuko Unibertsitatea)


Lanbide Heziketan saritutako bi ekimen:


   “Don Bosco: dbSariak” Auritze Etxezarreta Olano (Don Bosco LHII. Errenteria)


   “EASO Politeknikoa: STEAM Discovery Week” Koldo Olaskoaga Arrate (EASO Politeknikoa LHII. Donostia)


Mahai-ingurua partaide guztiekin

Cookieak erabiltzen ditugu, nabigatzeko esperientzia hobea eta zerbitzu pertsonalizatuagoa emateko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieak erabiltzea onartzen duzula jotzen dugu. Konfigurazioa aldatu dezakezu eta informazio gehiago lortu gure Cookie Politika kontsultatuz. "Cookie politika". [ Onartu ]