
Kudeaketa Laburrean 9. edizioa, Kudeaketa Aurreratua kontatzeko modu berri bat

Kudeaketa Aurreratuaren Europako 31. Astearen barruan, EUSKALITek bere bideo-lehiaketaren edizio berri bat jarri du martxan: ‘Kudeaketa laburrean’. Ekimen honek bederatzigarren urtea du dagoeneko, eta Kudeaketa Aurreratua gizartera hurbiltzea du helburu, formatu sortzaile, irisgarri eta bisualen bidez.
‘Kudeaketa laburrean’ ekimenak erakundeetan ikuspegi berrietatik nola kudeatzen, gidatzen eta berritzen den hausnartzeko gonbita egiten du. Helburua da Kudeaketa Aurreratuaren printzipioak eta balioak helaraztea bideo labur, inspiratzaile eta inpaktuzkoen bidez.
Kudeatzeko modua eraldatzen duten ideia, esperientzia eta ikuspegiei ikusgarritasuna emateko aukera bat.
2025eko edizioaren finalistak
Lidergo partekatua
Bihotz Gaztea Ikastola
Un recorrido por el liderazgo compartido y la fuerza de la comunidad en nuestra Ikastola, donde familias, alumnado y personal trabajamos juntos para construir el presente y el futuro.
Oztoporik gabeko teknologia
Ejie-KZ Gunea
Klausurako hiru mojek leiho bat irekitzen dute mundu digitalera, eta KZgunearekin Gaitasun Digitalak eskuratzea erabakitzen dute. Ikasketarekiko kezkak bereizketarik ez duela erakusten du.
M a G i A
El Ave María Ikastetxea
M a G i An zalantzak dituzten horientzako errezeta: (1) Ikusi sinisteko, (2) sinistu egiteko eta (3) egin ikusteko.
Berdintasuna jokoan
Tximist Fundazioa
Tximist Fundazioaren Tximist Cup nazioarteko txapelketak, ‘THE EQUALYTY BALL”-ekin jokatzen dena, futbolari eta partaideen bidez futbola aukera-berdintasuna eta erreferente berriak sustatzeko bide dela erakusten digu.
Han geunden
Mutualia
Mutualiaren 125 urteko historia errepasatzen duen bideoa, munduko gertaera historikoekin eta aurkikuntza eta asmakizun garrantzitsuenekin batera.
Taldeko berria
We are clickers
Neska gazte bat enpresa moderno eta ikusgarri batean hasiko da lanean. Bere ingurune berria aztertzen duen bitartean, giza baliabideen arduradunak aurreko beste sarrera baten historia azaltzen dio: “berria” ez zen gizakia, IA bat baizik. Taldea, hasieran aztoratuta eta beldurrez, beldurra aukera bihurtzeko moduaz jabetuko da.
Lehiaketaren sariak
- edizio honetan, hiru sari emango dira gehienez, aurkeztutako bideoen balio sortzailea, dibulgatzailea eta teknikoa aitortzeko:
- Lan onenaren saria: 1.000 €-ko balioa duen bonua material bideografikoa erosteko.
- Publikoaren saria Kultur materiala erosteko 250 €-ko bonoa. Publikoaren boto gehien jasotzen dituen bideoari emango zaio.
- Amateur saria: 250 €-ko bonua kultur materialerako, profesionalak ez diren pertsonek egindako bideoei zuzendua, etxeko kamerarekin edo telefono mugikorrarekin grabatutakoak.
Saria jasotzeko, gutxienez talde egilearen ordezkari bat egon beharko da saria emateko ekitaldian.
Lehiaketako epaimahaia
Kudeaketa Laburrean lehiaketaren 9. edizioko epaimahaia Kudeaketa Aurreratuan eta ikus-entzunezkoen arloan adituak diren EUSKALIT eta Mondragon Unibertsitatetik etorritako pertsonek osatuko dute.
Bere lana aurkeztutako bideoak ebaluatzea izango da, hainbat irizpide kontuan hartuz, hala nola, gaiarekiko egokitasuna, originaltasuna, mezuaren kalitatea, inpaktu bisuala eta Kudeaketa Aurreratuaren balioei buruz sentsibilizatzeko gaitasuna.
Aurten Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioaren graduko ikasleek epaimahaian parte hartuko dute, eta erabakiaren arduraren zati bat hartuko dute haien gain, irakasleek koordinatuta.

Aurreko edizioetako irabazleak
P4Q
8. edizioa – 2024
7. edizioa – 2023
Oarsoaldea Garapen Agentzia
6. edizioa- 2022
El Ave Maria Ikastetxea
5. edizioa – 2021
OSI Bilbao Basurto Osakidetza
4. edizioa – 2020
GEROA PENTSIOAK EPSV DE EMPLEO
3. edizioa – 2019
Ulma Handling Systems
2. edizioa – 2018
Lantegi Batuak
1. edizioa- 2017
