
Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea 2025

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen 31. edizioa izango da 2025ean, eta antolaketaren garapenerako funtsezkoa den alderdi batean jarriko du arreta: erakunde aurreratuetako kulturan.
EUSKALITek Euskadin koordinatutako ekimen hau, udazkenero jardunbide egokien hedapena, gogoeta estrategikoa eta mota guztietako erakundeen kudeaketaren etengabeko hobekuntza sustatzen dituen Europako ekimen baten parte da.
Aurreko edizioetan, batez beste, 50 erakunde antolatzailek baino gehiagok hartu dute parte, 40 ekitaldi inguru egin dira eta 2.000 pertsona inguru bertaratu dira.
Aurten, berrikuntza garrantzitsu batekin hasiko da Astea: irekiera-ekitaldi zentralizatu bat egingo da urriaren 8an Bilboko BAT – B Accelerator Tower-ean, eta, ondoren, hainbat erakunde antolatzailek lurralde osoan sustatutako ekitaldien agenda egongo da.
Enpresa, administrazio, ikastetxe eta erakunde sozialek parte har dezakete deialdian, eta gai nagusiarekin bat datozen ekitaldiak proposatu edo atxikimendua eman dezakete, Astezalea bezala.
Inspiratzeko, partekatzeko eta aurrera egiteko astea.
Adimen Artifizialaren aroan etorkizuna aurreratzeko ikaskuntza-kultura
Hitzaldi nagusia

Javier Martínez Aldanondo
Hizlari nagusia
Nazioarteko aholkularia eta ezagutzaren kudeaketan erreferentea, Javier Martínez Aldanondo izango da inaugurazio ekitaldiko protagonista. Hiru hamarkada baino gehiago daramatza nazioarteko erakundeei aholkularitza ematen, eta, horrez gain, ikaskuntza kulturaren eraldaketaren giltzarri gisa ikusten du. Hori dela eta, aurtengo ediziorako oso ahots garrantzitsua da.
Curriculum laburra
- Knowledge Works-eko bazkidea eta Knoco nazioarteko aholkularitza sareko zuzendaria.
-
Ezagutzaren kudeaketako eta antolamendu-ikaskuntzako aholkularia, erakunde hauentzat: NBE, FAO, IAEA-Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundea, BID edo Garapenerako Banku Interamerikarra eta Munduko Bankuan.
- Zutabegilea da hilero 2006tik, eta nazioarteko hizlaria 1998tik.
- Zuzenbideko prestakuntza (EHU) eta Internet Management masterra (Institut Català de Tecnologia).
- Unibertsitate irakaslea Espainian eta Latinoamerikan.
Programa
16:00-16:05
Irekiera
Jone Nolte
EUSKALlTeko presidenteordea
16:05-16:35
Adimen Artifizialaren aroan etorkizunari aurrea hartzeko ikaskuntza-kultura.
16:35-17:15
Maitane Barbero
Pertsonen arduraduna – Orbik Cybersecurity
Jon Ander Arzallus
Berrikuntzako zuzendaria – Gureak
Jorge Serrano
Zuzendari komertziala – Preoca
17:15- 17:55
Kultura erakunde aurreratuetan
Javier Martínez Aldanondo
Speaker Internacional
Susana Hormilla
Berrikuntza eta Estrategia Korporatiboko zuzendaria – Biolan
Idoia Gil
Kultura eta Lidergoaren koordinazioa – Mondragon Unibertsitatea Enpresagintza – MIK
Juan Ignacio Burgaleta
Advisor to CEO – Satlantis
17:55-18:00
Itxiera instituzionala
Ondoren koktela egongo da, networkinga errazteko.
Hiri-psikologia: gure hiriek gure ongizate emozionalean duten eragina
Bilbao Metropoli 30 | EDE Fundazioa
Udalerriak, elkarteak eta enpresak: 3 ikuspegi eta helburu bera, planeta zaintzea
A&B Laboratorios de Biotecnología
Erantzunkidetasunaren kultura autofinantzaketa lortzeko
Obispado de Bilbao
Ekonomia zirkularrean, industrializazio jasangarriaren, energia garbien eta ekodiseinuaren arloko jardunbide egokien sariak
Diputación Foral de Álava | Alianza Alavesa por el Desarrollo Sostenible
World kafea: Lanaren etorkizuna
Novia Salcedo | EHU | EUSKALIT
Pertsona enpresaren erdigunean: talentua, erreleboa eta aniztasuna. Enpresa-jardunbide egokien 2025eko aintzatespenak
Argia Fundazioa
Balioak zabaltzea, erakunde-kultura eraikitzeko tresna gisa
Lanbide | Departamento de Economía, Trabajo y Empleo
Iraunkortasuneko ziurtagiriak, ereduak eta estandarrak: kudeaketa-tresnak GJHetan eragin eraginkorra izateko
IZAITE
Kultura barrutik eraldatzea
EDE Fundazioa
Belaunaldi berrien erakarpenaren erronka
Colegio Vasco de Economistas
Familia, gure enpresarik onena
AFAE – APOYO FAMILIAS EUSKADI
Digitalizazioaren arriskuak eta aukerak: jardunbide egokien kasuak
Ekonimistak Euskal Elkargoa
Kultura eraldaketa fundazioetan: kasu praktikoak
FUNKO
JOIND KOMUNITATEA: Talentua fabrikazio aurreratuko sektorera erakartzeko estrategia
AFM Cluster
Estrategia ikusezinak: nola eraginak eta botereak lidergoa eta harremanak moldatzen dituzten
Fabrika
Etika, gizarte-berrikuntza eta partekatutako kudeaketa jardunbide egokiak
GORABIDE
Industrializazio jasangarrian 2025eko jardunbide egokien erakunde sarituaren atea zabalik
Arabako Foru Aldundia
Lidergoaren hedapena kudeaketa eraginkor eta partekatu baterako
Bihotz Gaztea Ikastola
Kudeaketa laburrean Sariaren banaketa
(9. edizioa)
EUSKALIT | Mondragon Unibersitatea
Pertsonen aniztasunaren eta bizitzaren balioak defendatzen dituzten enpresak
Denbbora Sarea | Bizkaiko Foru Aldundia | Bilboko Udala | Bizitegi
bINKLUSIon Jardunbide Egokien saria: nola eraiki lan-ingurune inklusiboak eta askotarikoak
Bizkaiko Foru Aldundia – Ekintza Soziala | EUSKALIT
GJHak hirugarren sektore sozialean
SAREEN SAREA | EUSKALIT
IAren eragina zerbitzu teknologikoetan
Euskal-IT Kudeaketa
Nola kudeatu bezeroaren esperientzia: metodologia eta esperientziak
EUSKALIT – Bezero esperientziaren Taldea
Berdintasuna kudeaketa aurreratuan: tresnak eta esperientziak (IX)
EMAKUNDE – Emakumearen Euskal Erakundea | EUSKALIT
IA eta kultura digitala: hobeto pentsatzea, desberdin lan egitea
Bilbao Ekintza
ESG online taiterra: praktika arduratsuen bidez balioa sortzen
KAIZEN INSTITUTE CONSULTING SPAIN S.L
Kultura Express: ongizatearen eta konpromisoaren aldeko kultura nola bizkortu zure erakundean
ekinBarri | CEBEK | FVEM | AVEQ | ASCOBI | CECOBI
Erakundeen eraldaketa belaunaldi-errelebotik harago
Q-epea | EUSKALIT
Atenea 50-50. Euskadiko industria-lanbideetan berdintasuna bultzatuz, gizarte-inpaktua orekan, asmoan eta talentuan oinarrituta egon dadin
COIIB
3K Programaren XVIII. edizioa. Ongizatea eta gizarte-inklusioa jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez
DFA | DFB, | DFG | GV | EUSKALIT
Trater Day 2025
Instituto de Fundición Tabira | Azterlan
Enpresen jardunbide egokiak lanaren eta familiaren kontziliaziorako
Eusko Jaurlaritzako Haur, Nerabe eta Familien Zuzendaritza








