
Inaugurazio ekitaldia
2025eko urriaren 8an

Erakunde aurreratuetako kultura BATen hasiko da
Edizio honetako berrikuntza nagusia da, Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea inaugurazio-ekitaldi presentzial batekin hasiko dela, erakundeetako kulturaren gakoetan inspirazio-iturri izango den ibilbide baten hasiera markatuko duena.
Ekitaldia urriaren 8an (asteazkena) izango da, 16:00etatik 18:00etara, BAT-B Accelerator Tower-en (Gran Vía 1, Bilbo), eta erakundeak hobetzeko ekosistemako profesionalak, adituak, erakunde laguntzaileak eta eragileak bilduko ditu, programa dinamiko eta parte-hartzaile baten inguruan.
Hitzordu honen helburua da antolaketa kulturaren inguruko hausnarketa partekaturako gune bat sortzea, eraldaketa-motor gisa, bai eta erakunde aurreratuetan lider izateko, lan egiteko, berritzeko eta ikasteko modu berriak inspiratzen dituzten esperientziak eta ezagutzak ikusaraztea ere.
Ekitaldia amaitzeko, networking-a sustatzeko koktel bat egongo da, Kudeaketa Aurreratuaren balioekin konprometituta dauden pertsona eta erakundeen arteko topaketarako eta konexiorako aukera eskainiz.
Programa
16:00-16:05
Irekiera
José Luis Díaz
EUSKALlTeko presidentea
16:05-16:35
Adimen Artifizialaren aroan etorkizunari aurrea hartzeko ikaskuntza-kultura.
16:35-17:15
Maitane Barbero
Pertsonen arduraduna – Orbik Cybersecurity
Jon Ander Arzallus
Berrikuntzako zuzendaria – Gureak
Jorge Serrano
Zuzendari komertziala – Preoca
17:15- 17:55
Kultura erakunde aurreratuetan
Javier Martínez Aldanondo
Speaker Internacional
Susana Hormilla
Berrikuntza eta Estrategia Korporatiboko zuzendaria – Biolan
Idoia Gil
Kultura eta Lidergoaren koordinazioa – Mondragon Unibertsitatea
Ignacio Marés
Garapen Korporatiboko zuzendaria – Satlantis
17:55-18:00
Itxiera instituzionala
Inaugurazio-ekitaldira joatea doakoa da, baina kopurua mugatua denez, aldez aurretik izena eman beharko da.
Adimen Artifizialaren aroan etorkizuna aurreratzeko ikaskuntza-kultura
Hitzaldi nagusia

Javier Martínez Aldanondo
Hizlari nagusia
Nazioarteko aholkularia eta ezagutzaren kudeaketan erreferentea, Javier Martínez Aldanondo izango da inaugurazio ekitaldiko protagonista. Hiru hamarkada baino gehiago daramatza nazioarteko erakundeei aholkularitza ematen, eta, horrez gain, ikaskuntza kulturaren eraldaketaren giltzarri gisa ikusten du. Hori dela eta, aurtengo ediziorako oso ahots garrantzitsua da.
Curriculum laburra
- Knowledge Works-eko bazkidea eta Knoco nazioarteko aholkularitza sareko zuzendaria.
-
Ezagutzaren kudeaketako eta antolamendu-ikaskuntzako aholkularia, erakunde hauentzat: NBE, FAO, IAEA-Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundea, BID edo Garapenerako Banku Interamerikarra eta Munduko Bankuan.
- Zutabegilea da hilero 2006tik, eta nazioarteko hizlaria 1998tik.
- Zuzenbideko prestakuntza (EHU) eta Internet Management masterra (Institut Català de Tecnologia).
- Unibertsitate irakaslea Espainian eta Latinoamerikan.
Hiru jardunbide egoki

Maitane Barbero
Pertsonen arduraduna – Orbik Cybersecurity
“ORBIKen talde-lanaren, konpromisoaren eta bezeroarenganako orientazioaren balioen aldeko apustua egiten dugu, kalitate jasangarriko enplegua sortzeko proiektu sozioenpresarial kooperatiboaren nortasun-ikur gisa.”
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna, pertsonen kudeaketan espezializatua, 6 urtetik gorako esperientzia duena industria sektoreko finantza eta giza baliabideetako sailetan. Enpresa-ingurune konplexuetan taldeak koordinatzeko eta prozesuak optimizatzeko duen gaitasunagatik nabarmentzen da.

Jon Ander Arzallus
Berrikuntzako zuzendaria – Gureak
“Berrikuntzaren kultura: teknologia aliatu gisa vs teknologia mehatxu gisa.”
Goi Mailako Ingeniaria, TECNUN bidezko Industria Antolamenduko espezialitatea eta EHUko Lan Arriskuen Prebentzioko, Segurtasuneko eta Ergonomiako Masterra. 1998an ekin zion bere ibilbideari GUREAKen, Laneko Arriskuen Prebentzioko Goi Mailako Teknikari gisa, Gureak Oiartzun garbitegiko Gerentziara igaro zen, eta 2004tik proiektu berrien analisiaren ardura hartu zuen, gaur egun Berrikuntza Zuzendaritza den arte eboluzionatuz.

Jorge Serrano
Zuzendari komertziala – Preoca
“Berrikuntza eta talde-lana, arrakastarako gakoak.”
Industriako ingeniari teknikoa, 25 urteko esperientzia duena kudeaketa-sistemetako aholkulari eta prestatzaile gisa. Kalitate Masterra, Kudeaketa Sistemen Integrazio Masterra, Energia Auditorea eta Laneko Arriskuen Prebentzioko Teknikaria. Lehen 3 urteetan, kudeaketa-sistemetako aholkularitzarekin lotutako multinazional batean ikasi zuen, eta, ondoren, PREOCA sortzea erabaki zuen. Dagoeneko 22 urte daramatza bere erakundea zuzentzen.
Mahai-ingurua adituekin

Susana Hormilla
Berrikuntza eta Estrategia Korporatiboko zuzendaria
“BIOLANen startup-etik egin behar izan dugun bide konplexuan, antolaketa-kultura funtsezko zutabea izan da proiektuaren hazkunde iraunkorra, lehiakorra eta arrakastatsua ahalbidetzeko.”
Biologia Zientzietan doktorea eta MBA Executive Enpresa Lehiakortasunerako Kudeaketan, esperientzia profesional zabala du I+Gren kudeaketan eta berrikuntzan, sektore publikoan zein pribatuan, baita ekintzailetzan eta enpresa teknologikoen kudeaketan ere. BIOLAN Mikrobiosentsoreetako Berrikuntza eta Estrategia Korporatiboko zuzendaria.

Idoia Gil
Kultura eta Lidergoa koordinazioa – Mondragon Unibersitatea
“Antolakuntza-kultura erakunde bakoitzaren berezko usaina izanik, eta pertsonen erakarpenean eta fidelizazioan funtsezko papera jokatuz, bai eta proiektuaren iraunkortasunean ere… zein beharrezkoa eta baliotsua den arreta eta asmoa jartzea!”
Antolaketa-psikologoa, aldaketa, prestakuntza eta coaching prozesuen bideratzailea. 2017ra arte, LKS, S.Coop. aholkularitza enpresan aritu zen, pertsonen garapenaren arloan. Ondoren ORONAko kide izan zen, Orona University erronkaren oinarriak jartzeaz arduratzen den Talentu eta Garapen taldeko kudeatzaile gisa. 2019az geroztik, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko prestakuntza-prozesuak, garapen-prozesuak eta kultura-eraldaketako, lidergoko eta talentuaren kudeaketako proiektuak errazten ditu.

Ignacio Marés
Garapen Korporatiboko zuzendaria – Satlantis
“Berrikuntza eta talde-lana, arrakastarako gakoak.”
Ingeniari aeroespaziala Bristoleko Unibertsitatean eta Management Masterra HEC Parisen. 2019an sartu zen Satlantisen, eta 2020tik 2022ra bitartean Erresuma Batuan egon zen Satlantisen ezarpenaren buru. Orain 40 pertsona daude herrialde horretan. Garapen korporatiboko zuzendari gisa, filialen jarduera koordinatzen du UK, EEBB eta Frantzian.