Oinarriak

NOIZ ETA NOLA PARTE HARTU

  • Enpresek eta erakundeek parte hartu ahal izango dute, baita pertsonek maila indibidualean ere. Proiektu bakoitzean arduradun bat egongo da.
  • Lanen gai nagusia kudeaketa izango da, bere zabalera osoan; enpresa edo erakundeen emaitzak lortzeko edozein ikus-entzunezko euskarrien erabilera balio izango du.
  • Adibidez: Kudeaketa Aurreratuaren Ereduan deskribatu edo jasotako edozein praktika landu ahal izango da, elementuetako bakoitzari lotuta (Estrategia, Bezeroak, Pertsonak, Berrikuntza, Gizartea eta Emaitzak); prozesuen berrikuntzaren bidez sortutako jardunbide egokiak: negozio-eredu berriak, lan egiteko modu berriak, ekoizpenaren edo bezeroentzako zerbitzuen egokitzapena edo eraldaketa, kohesioa eta barne-komunikazioaren sustapena, etab.; balio edo jokabideen sustapena (talde-lana, sormena eta berrikuntza, segurtasuna edo prebentzioa…); gizarte gaietan kontzientziazioa lortzeko bideoak (berdintasuna, iraunkortasuna, ingurugiroa…); bideo korporatiboak (marka edo posizionamenduaren garapena): produktu edo zerbitzuen deskribapen bideoak.
  • Aurkeztuko diren obrak fikziozkoak izan daitezke (genero guztiak onartzen dira: komedia, drama, zientzia fikzioa, etab.) edo dokumentalak.Eta bi kategoria handi egongo dira: bideo amateurrak (laguntza profesionalik gabe garatutakoak, telefono mugikorra edo etxean erabiltzeko bideo-kamera erabiliz) eta bideo profesionalak (agentzia edo enpresa espezializatuekin garatutakoak).
  • Obrak ezingo du 5 minutu baino gehiago iraun, kredituetako tituluak barne, horrelakorik egonez gero.
  • Lanak euskaraz edo gaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira. EAEko bi hizkuntza ofizialetan azpitituluak erabiltzea balioztatuko da. Eta entregatzeko formatu hau lehenetsiko da: MP4 edo MOV (ahal dela 1920 x 1080 bereizmenarekin). 
  • Parte hartzeko, ideia originalak beharko dira, edo aurretik egindako beste proiektu edo bideo batzuetan inspiratutako ideiak.
  • Izena emateko epea 2023ko maitzaren 15etik uztailaren 28ra arte izango da, biak barne, eta lanak irailaren 29rako bidali behar dira. Finalera 6 obra baino ez dira igaroko, eta proiektuaren arduradunei urriaren 6an jakinaraziko zaie hautaketa.
  • Izena webgune honen bitartez eman behar da, datu hauek emanez: proiektuaren arduradunaren izena eta abizenak, telefono zenbakia, eta helbide elektronikoa; obran garatuko den gaia.
  • Lanak nobieta@euskalit.net helbidera wetransfer (hobe jaisteko esteka bidaltzen bada, ez baita epea amaitzen, eta kontuan izan ez dutela 2 Gb baino gehiago izan behar) .
  • Hiru lanek saria jaso ahal izango dute: obrarik onenari Sariaikusleen bozketaren eta Epaimahai espezializatu baten irizpidearen arabera, zeina kudeaketaren eta ikus-entzunezkoen munduko eta kudeaketako adituek osatuko duten; ikusleen Saria; eta lan amateurrik onenari Saria, irabazlea profesionala izanez gero.
  • Horretarako, lan finalistak ikusgai egongo dira Europako Astearen webgunean (www.euskalit.net/semana), jendeak ikusi eta online bozkatu ahal izateko, urriaren 9 eta 16 bitartean.
  • Sari banaketa Europako Astearen barruan egingo da (urriaren 19an, Kudeaketa Aurreratuaren Kongresuaren barnean).
  • Obren artxiboa eta komunikazio publikorako eta erreproduzitzeko eskubideak EUSKALITi lagako zaizkio, eta beste ekitaldi batzuetan proiektatu ahal izango ditu, eta horiek (osorik edo zati batean) argitaratzeko eta erreproduzitzeko eskubideak erreserbatuko ditu, gure YouTube kanalean, edo jaialdiaren etorkizuneko edizioak promozionatzeko.
  • Hautatutako obren egileek inplizituki baimena ematen dute lanak Biltzarrean proiektatzeko, antolakuntzak obren egileekiko kontratu betebeharrik hartu gabe.
  • Lehiaketa parte hartzeak esan nahi du hemen aipatzen diren oinarriak onartzen direla.

SARIA

Gehienez hiru sari eman ahalko dira:

  • Obrarik onenari saria: 1.000 €-ko txartel bat, material bideografikoa erosteko
  • Ikuslearen saria: 250 €-ko txartel bat, material kulturala erosteko
  • Amateur saria: 250 €-ko txartel bat, material kulturala erosteko (profesionalak ez direnek etxeko kamerekin edo sakelako telefonoekin egindako bideoak izango dira).

Saria jasotzeko, egileak, edo haien ordezkaria, sari banaketa birtualean egon beharko dira.

INSPIRAZIOA AZALERATZEKO ADIBIDEAK

Cookieak erabiltzen ditugu, nabigatzeko esperientzia hobea eta zerbitzu pertsonalizatuagoa emateko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieak erabiltzea onartzen duzula jotzen dugu. Konfigurazioa aldatu dezakezu eta informazio gehiago lortu gure Cookie Politika kontsultatuz. "Cookie politika". [ Onartu ]