Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea 2025

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen 31. edizioa izango da 2025ean, eta antolaketaren garapenerako funtsezkoa den alderdi batean jarriko du arreta: erakunde aurreratuetako kulturan.

EUSKALITek Euskadin koordinatutako ekimen hau, udazkenero jardunbide egokien hedapena, gogoeta estrategikoa eta mota guztietako erakundeen kudeaketaren etengabeko hobekuntza sustatzen dituen Europako ekimen baten parte da.

Aurreko edizioetan, batez beste, 50 erakunde antolatzailek baino gehiagok hartu dute parte, 40 ekitaldi inguru egin dira eta 2.000 pertsona inguru bertaratu dira.

Aurten, berrikuntza garrantzitsu batekin hasiko da Astea: irekiera-ekitaldi zentralizatu bat egingo da urriaren 8an Bilboko BAT – B Accelerator Tower-ean, eta, ondoren, hainbat erakunde antolatzailek lurralde osoan sustatutako ekitaldien agenda egongo da.

Enpresa, administrazio, ikastetxe eta erakunde sozialek parte har dezakete deialdian, eta gai nagusiarekin bat datozen ekitaldiak proposatu edo atxikimendua eman dezakete, Astezalea bezala.

Inspiratzeko, partekatzeko eta aurrera egiteko astea.

Adimen Artifizialaren aroan etorkizuna aurreratzeko ikaskuntza-kultura

Hitzaldi nagusia

Javier Martínez Aldanondo

Javier Martínez Aldanondo

Hizlari nagusia

Nazioarteko aholkularia eta ezagutzaren kudeaketan erreferentea, Javier Martínez Aldanondo izango da inaugurazio ekitaldiko protagonista. Hiru hamarkada baino gehiago daramatza nazioarteko erakundeei aholkularitza ematen, eta, horrez gain, ikaskuntza kulturaren eraldaketaren giltzarri gisa ikusten du. Hori dela eta, aurtengo ediziorako oso ahots garrantzitsua da.

Curriculum laburra

  • Knowledge Works-eko bazkidea eta Knoco nazioarteko aholkularitza sareko zuzendaria.
  • Ezagutzaren kudeaketako eta antolamendu-ikaskuntzako aholkularia, erakunde hauentzat: NBE, FAO, IAEA-Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundea, BID edo Garapenerako Banku Interamerikarra eta Munduko Bankuan.
  • Zutabegilea da hilero 2006tik, eta nazioarteko hizlaria 1998tik.
  • Zuzenbideko prestakuntza (EHU) eta Internet Management masterra (Institut Català de Tecnologia).
  • Unibertsitate irakaslea Espainian eta Latinoamerikan.

Programa

16:00-16:05

Irekiera

Jone Nolte
EUSKALlTeko presidenteordea

16:05-16:35

Adimen Artifizialaren aroan etorkizunari aurrea hartzeko ikaskuntza-kultura.

Javier Martínez Aldanondo

16:35-17:15

Maitane Barbero
Pertsonen arduraduna – Orbik Cybersecurity

Jon Ander Arzallus
Berrikuntzako zuzendaria – Gureak

Jorge Serrano
Zuzendari komertziala – Preoca

17:15- 17:55

Kultura erakunde aurreratuetan

Javier Martínez Aldanondo
Speaker Internacional

Susana Hormilla
Berrikuntza eta Estrategia Korporatiboko zuzendaria – Biolan

Idoia Gil
Kultura eta Lidergoaren koordinazioa – Mondragon Unibertsitatea Enpresagintza – MIK

Juan Ignacio Burgaleta
Advisor to CEO – Satlantis

17:55-18:00

Itxiera instituzionala

Ondoren koktela egongo da, networkinga errazteko.

Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen ekitaldiak

Hiri-psikologia: gure hiriek gure ongizate emozionalean duten eragina

Bilbao Metropoli 30 | EDE Fundazioa

Udalerriak, elkarteak eta enpresak: 3 ikuspegi eta helburu bera, planeta zaintzea

A&B Laboratorios de Biotecnología

Erantzunkidetasunaren kultura autofinantzaketa lortzeko

Obispado de Bilbao

Ekonomia zirkularrean, industrializazio jasangarriaren, energia garbien eta ekodiseinuaren arloko jardunbide egokien sariak

Diputación Foral de Álava | Alianza Alavesa por el Desarrollo Sostenible

World kafea: Lanaren etorkizuna

Novia Salcedo | EHU | EUSKALIT

Pertsona enpresaren erdigunean: talentua, erreleboa eta aniztasuna. Enpresa-jardunbide egokien 2025eko aintzatespenak

Argia Fundazioa

Balioak zabaltzea, erakunde-kultura eraikitzeko tresna gisa

Lanbide | Departamento de Economía, Trabajo y Empleo

Iraunkortasuneko ziurtagiriak, ereduak eta estandarrak: kudeaketa-tresnak GJHetan eragin eraginkorra izateko

IZAITE

Kultura barrutik eraldatzea

EDE Fundazioa

Belaunaldi berrien erakarpenaren erronka

Colegio Vasco de Economistas

Familia, gure enpresarik onena

AFAE – APOYO FAMILIAS EUSKADI

Digitalizazioaren arriskuak eta aukerak: jardunbide egokien kasuak

Ekonimistak Euskal Elkargoa

Kultura eraldaketa fundazioetan: kasu praktikoak

FUNKO

JOIND KOMUNITATEA: Talentua fabrikazio aurreratuko sektorera erakartzeko estrategia

AFM Cluster

Estrategia ikusezinak: nola eraginak eta botereak lidergoa eta harremanak moldatzen dituzten

Fabrika

Etika, gizarte-berrikuntza eta partekatutako kudeaketa jardunbide egokiak

GORABIDE

Industrializazio jasangarrian 2025eko jardunbide egokien erakunde sarituaren atea zabalik

Arabako Foru Aldundia

Lidergoaren hedapena kudeaketa eraginkor eta partekatu baterako

Bihotz Gaztea Ikastola

Kudeaketa laburrean Sariaren banaketa
(9. edizioa)

EUSKALIT | Mondragon Unibersitatea

Pertsonen aniztasunaren eta bizitzaren balioak defendatzen dituzten enpresak

Denbbora Sarea | Bizkaiko Foru Aldundia | Bilboko Udala | Bizitegi

bINKLUSIon Jardunbide Egokien saria: nola eraiki lan-ingurune inklusiboak eta askotarikoak

Bizkaiko Foru Aldundia – Ekintza Soziala | EUSKALIT

GJHak hirugarren sektore sozialean

SAREEN SAREA | EUSKALIT

IAren eragina zerbitzu teknologikoetan

Euskal-IT Kudeaketa

Nola kudeatu bezeroaren esperientzia: metodologia eta esperientziak

EUSKALIT – Bezero esperientziaren Taldea

Berdintasuna kudeaketa aurreratuan: tresnak eta esperientziak (IX)

EMAKUNDE – Emakumearen Euskal Erakundea | EUSKALIT

IA eta kultura digitala: hobeto pentsatzea, desberdin lan egitea

Bilbao Ekintza

ESG online taiterra: praktika arduratsuen bidez balioa sortzen

KAIZEN INSTITUTE CONSULTING SPAIN S.L

Kultura Express: ongizatearen eta konpromisoaren aldeko kultura nola bizkortu zure erakundean

ekinBarri | CEBEK | FVEM | AVEQ | ASCOBI | CECOBI

Erakundeen eraldaketa belaunaldi-errelebotik harago

Q-epea | EUSKALIT

Atenea 50-50. Euskadiko industria-lanbideetan berdintasuna bultzatuz, gizarte-inpaktua orekan, asmoan eta talentuan oinarrituta egon dadin

COIIB

3K Programaren XVIII. edizioa. Ongizatea eta gizarte-inklusioa jarduera fisikoaren eta kirolaren bidez

DFA | DFB, | DFG | GV | EUSKALIT

Trater Day 2025

Instituto de Fundición Tabira | Azterlan

Enpresen jardunbide egokiak lanaren eta familiaren kontziliaziorako

Eusko Jaurlaritzako Haur, Nerabe eta Familien Zuzendaritza