Digitalizazioaren arriskuak eta aukerak: jardunbide egokien kasuak
ERAKUNDE ANTOLATZAILEA
Ekonimistak Euskal Elkargoa

Kudeaketa aurreratuaren elementua
Berrikuntza (ideia eta negozio berrien garapena, I+G, zaintza teknologikoa…)
Edukia
Erakunde aurreratuen esperientziak partekatuko dira beren prozesuen digitalizazioan eta nola babesten ari diren kudeaketa bikaina bermatzeko. IA prozesuen arintzean txertatzeko eta ezagutza hobetzeko, ezinbestekoa da babes-estrategiak izatea; estrategia horiek gabe, erakundeen kalteberatasunak arriskuan jartzen du haien kudeaketa. Kontrol-estrategiak ezartzeko behar diren arriskuak eta tresnak ezagutzeko begirada bat.
Programa
Zein dira arrisku mota nagusiak, eta nola saihestu ditzakegu?
Nola kudeatzen da kanpoko eta barruko komunikazioa bezeroaren konfiantza berrezartzeko?
Nola sentsibilizatu langileak eta zuzendariak prebentzioan duten eginkizunaren inguruan?
Nola justifikatu zibersegurtasuneko inbertsioak? Zer metrika erabiltzen dituzte esparru horretan inbertsioaren itzulera (ROI) frogatzeko? Nola eragiten die araudia betetzeak (GDPR edo PSD2, esaterako) zibersegurtasuneko erabaki estrategikoei?
5G eta IoT-arekiko mendekotasun gero eta handiagoarekin, zer neurri hartzen ari dira sareetan dabiltzan datu sentikorrak babesteko? Nola lagun dezakete finantza-enpresek, teknologia-enpresek eta erakunde publikoek zibersegurtasun autonomikoa eta nazionala indartzeko?
Horiek dira landuko diren gaietako batzuk, kontuan hartuta finantza-enpresen, teknologien eta erakunde publikoen lankidetza funtsezkoa dela zibersegurtasun autonomikoa eta nazionala babesteko.