
Inaugurazio ekitaldia
2026ko urriak 14

Lehiakortasun iraunkorra BATen hasten da
Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astea inaugurazio-ekitaldi presentzial batekin irekiko da, lehiakortasun jasangarriaren gakoen ibilbide inspiratzaile baten hasiera markatuko duena.
Ekitaldia urriaren 14an, asteazkena, izango da, 16:30etik 18:30era, BAT-B Accelerator Towerren (Kale Nagusia 1, Bilbo), eta erakundeak hobetzeko ekosistemako profesionalak, adituak, erakunde laguntzaileak eta eragileak bilduko ditu programa dinamiko eta parte-hartzaile baten inguruan.
Hitzordu honen helburua da lehiakortasun iraunkorrari buruzko hausnarketa partekaturako gune bat sortzea, erakundeen etorkizunerako ardatz estrategiko gisa, bai eta erakunde aurreratuetan balioa sortzeko eta ikasteko modu berriak bultzatzen dituzten esperientziak eta ezagutzak ikusaraztea ere.
Hitzordu honen helburua da antolaketa kulturaren inguruko hausnarketa partekaturako gune bat sortzea, eraldaketa-motor gisa, bai eta erakunde aurreratuetan lider izateko, lan egiteko, berritzeko eta ikasteko modu berriak inspiratzen dituzten esperientziak eta ezagutzak ikusaraztea ere.
Ekitaldia amaitzeko, networking-a sustatzeko koktel bat egongo da, Kudeaketa Aurreratuaren balioekin konprometituta dauden pertsona eta erakundeen arteko topaketarako eta konexiorako aukera eskainiz.
Lehiakortasuna, iraunkortasuna eta ongizatea: inoiz baino harreman kritikoagoa eraldaketa handiko garai batean
Hitzaldi nagusia

James Wilson
Hizlari nagusia
Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutuko zuzendari nagusi James Wilsonek emango dio hasiera ekitaldiari. 20 urte baino gehiago daramatza lurralde lehiakortasunaren esparruan eta hura sustatzeko ongizatearekin eta politika publikoekin duen harremana ikertzen.
Bere ibilbideak eta ikuspegiak ahots bereziki garrantzitsu bihurtzen dute erakundeek nola eraiki dezaketen lehiakortasun jasangarria eraldaketa eta erronka handiek markatutako testuinguru batean, hala nola erregulazio-eskakizun berriek, ziurgabetasun geopolitikoak, belaunaldi-erreleboaren eta talentuaren kudeaketak, edo adimen artifizialak negozio-ereduetan eta erakundeen kudeaketan duen inpaktuak.
Curriculum laburra
- Ekonomian lizentziatu zen University of Warwick-en, Ekonomian masterra egin zuen University of Cape Town-en, eta doktore izan zen University of Birmingham-en.
- Orkestrako zuzendari nagusia izateaz gain, Deusto Business School-eko irakaslea ere bada.
Lurralde lehiakortasunean, RIS3 estrategietan, klusterretan, berrikuntzan eta eskualde-garapen iraunkorrean aditua. - Lurralde-lehiakortasunarekin eta politika publikoekin lotutako nazioarteko proiektu, foro eta sareetan parte hartu ohi du.
- Euskal testuinguruaren ezagutza zabala du, lurraldeko erakundeentzako hainbat proiektu zuzendu baititu eta urtero koordinatzen baitu Euskadiko Lehiakortasun Txostena.
Inaugurazio ekitaldiaren egitaraua
Urriak 14 asteazkena · 16:30–18:30 · BAT Bilbao
Inaugurazio saioa esperientzia dinamikoa, hurbila eta parte-hartzailea eskaintzeko diseinatuta dago, ponentziak, elkarrizketa eta eduki praktikoak uztartuz.
LEHIAKORTASUN IRAUNKORRA
-
James Wilson (hizlari nagusia)
-
Mahai-ingurua adituekin
-
Hiru jardunbide egokien aurkezpena
Ongietorri instituzionala
EUSKALITeko presidentearen eskutik.
Irekiera-hitzaldia
James Wilson, lehiakortasun iraunkorra ardatz estrategiko gisa hartuta
Mahai-ingurua, hainbat alorretako adituekin
Ikuspegi askotarikoa eta inspiratzailea izango dena.
Hiru jardunbide egokien aurkezpena
Elkarrizketa-formatuan, ikusleen zuzeneko interakzioarekin.
Itxiera instituzionala eta networkingerako koktela
Ingurune informal batean iritziak partekatzen jarraitzeko.
Inaugurazio-ekitaldira joatea doakoa da, baina kopurua mugatua denez, aldez aurretik izena eman beharko da.





