EUSKALITetik “Kudeaketa aurreratua eta berrikuntza, lehiakortasun faktoreak euskal industrian” dokumentua argitaratu berri dugu. Txosten hau hurrengo loturatik jaitsi dezakezu.

Sarreran azaltzen denez, “Txosten honetan kudeaketaren egoerari buruzko datuak eta ebidentziak aurkitu ahal izango dituzu, bai eta haien interpretazioa ere; ikuspegi orokorretik hasi eta Euskadiko industria- eta zerbitzu-enpresen kasu zehatzeraino”

Informe Gestión Avanzada e industria en Euskadi

Material grafiko ugariz eta erraz ulertzeko moduko testuez lagunduta, dokumentu honek eremu horietako funtsezko datuak eta ideiak laburbildu nahi ditu, interes-talde guztientzat eskuragarri jarriz.

Hauxe da EUSKALITen lehen txostena, eta etorkizunean edizio berriak argitaratzeko asmoa dugu, datu eguneratuak eta identifikatzen diren ideia berriak gehituz.