Erakundea: Basqueteam Sektorea: Gizarte ekintza Langile kopurua: 1-5 www: www.basqueteam.eus Erakundearen jardueraren deskribapena: BASQUETEAM irabazi asmorik gabeko erakundea da. Bere interes orokorreko xedea da ez-profesionala, goi mailakoa eta goi errendimendukoa den euskal kirola sustatzea Nazioarteko Batzorde Olinpiarrak onartutako modalitate guztietan. Lankidetza publiko-pribatuaren bitartez, euskal kirolarien parte hartze handiagoa lortu nahi du goi-lehiaketazko kirolean, eta kirol emaitzak hobetu lehiaketa horietan. |
Hitz gakoak Gizartearekin konpromisoa |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 1-Erakundearen irudia |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 4-Gizartea eta Ingurumena |
Kirola eta euskara bultzatzen |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua