Erakundea: Mondragon Korporazioa Sektorea: Hezkuntza Langile kopurua: 21-100 www: https://www.mondragon-corporation.com/ Erakundearen jardueraren deskribapena: MONDRAGON Koop. E. MONDRAGON Korporazioaren zerbitzu zentrala da Zentro Korporatiboa- eta MONDRAGON Korporazioa osatzen duten kooperatibei eta Korporazioa egituratzen duten organoei laguntza ematen die hainbat arlotan: enpresa sustapena, planifikazioa eta kontrola, lankidetzarako finantza erreminten eta bestelako baliabide korporatiboen kudeaketa, diruzaintza, arlo juridikoa, organo korporatiboen administrazioa, heziketa kooperatiboa, berrikuntza eta teknologia, gestio soziala, komunikazioa, kanpo harremanak, nazioartekotze eragiketak, hedapen kooperatiboa, etab. MONDRAGON Korporazioaren irudia eta ordezkaritza ere MONDRAGON Koop. E.-k kudeatzen ditu. |
Hitz gakoak Bezeroen euskararen erabilera areagotzea |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 2-Bezeroekiko (pertsona fisikoak) edo herritarrekiko harremanak |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 2-Bezeroak |
Mondragon-MU saria: ikasketa amaierako lanetan (IAL) euskaraz sortutako lanak saritzea. |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua