Erakundea: Eika S. Coop. Sektorea: Industria Langile kopurua: + 251 www: www.eika.es Erakundearen jardueraren deskribapena: Egosketa elektrikoari zuzenduriko osagaiak fabrikatzen ditu Eikak; sukalde gainetarako soluzioak merkaturatzen ditu, foku erradiatzaileak eta kontrolak. Merkatuari dagokionez, mundu osoan saltzen du Eikak; bai Amerikan, bai Europan eta baita Asian ere. Etxetresna ekoizleak dira Eikaren bezero nagusienak: Whirlpool, Balay, Teka eta Samsung esaterako. Etxetresnen osagaietan munduko liderra da Eika, merkatuan dauden bitrozeramiken %40k baino gehiagok baitaukate EIKA osagairen bat. Etxebarrian (Bizkaian) dauka egoitza nagusia. Eta Queretaron (Mexikon) dauka beste planta bat. Guztira 448 langilek osatzen dute Eika Taldea. |
Hitz gakoak Lan-hizkuntza Lan-makinak |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 3-Barne-komunikazioa eta lan-tresnak |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 3-Pertsonak |
Tailerreko produkzio makinak euskaraz |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua