Erakundea: Eusko Ikaskuntza Sektorea: Zerbitzuak Langile kopurua: 6-20 www: https://www.euskoikaskuntza .eus Erakundearen jardueraren deskribapena: Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, EI-SEV, izaera pribatuko erakunde zientifiko-kultural bat da, 1918an Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak sortua, euskal kultura garatzeko baliabide egonkor eta iraunkor gisa. Eusko Ikaskuntzak Euskal Herriko garapenerako erronkak identifikatu eta ezagutarazi egiten ditu. Eragileen eta herritarren arteko eztabaida gunea da, erakunde publikoei norabideak proposatzeko bitartekoa. |
Hitz gakoak Bezeroen euskararen erabilera areagotzea |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 2-Bezeroekiko (pertsona fisikoak) edo herritarrekiko harremanak 5-Kanpo-harremanak |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 2-Bezeroak |
Bezeroaren/bazkidearen hizkuntza-hautuaren kudeaketa |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua