Erakundea: Latz S. Koop. Sektorea: Industria Langile kopurua: 21-100 www: www.latzscoop.com Erakundearen jardueraren deskribapena: Latz S. Koop kooperatiba industriala da, eta ebaketa-tresna estandarrak eta bereziak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen ditu, altzairu azkarrean eta metal gogorrean, industria-sektore nagusientzat, hala nola automozioa, aeronautika eta ekipamendu-ondasunak. Gainera, bezeroen mekanizazio-prozesuak optimizatzeko aholkularitza tekniko eta logistiko zerbitzuak eskaintzen dituzte. |
Hitz gakoak Bezeroen euskararen erabilera areagotzea |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 2-Bezeroekiko (pertsona fisikoak) edo herritarrekiko harremanak |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 2-Bezeroak |
Euskarazko harremana eskaini bezeroei, komertzialen bitartez |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua