Hasiera | Loturak eta materialak | Glosarioa | Argitaratu
eus / cas

Osatek

Euskararen txandak

Erakundea: Osatek
Sektorea: Osasuna
Langile kopurua: + 251
www: https://www.osakidetza.euskadi.eus/osatek-zerbitzuak/-/osatek-ataria/
Erakundearen jardueraren deskribapena: Batez ere, puntako teknologiadun irudiaren bidezko diagnostiko zerbitzuak (erresonantzia magnetikoak) kudeatzen, administratzen eta ustiatzen ditugu, nagusiki Osakidetzarentzat. Aurreko zerbitzu nagusia osatze aldera, ikerkuntza eta irakaskuntza ere egiten dugu, Euskal Autonomia Erkidegoko politika sanitarioaren testuingurua zehazten duten araudia eta baldintzen arabera. EAEko 3 lurraldeetan ditugu gure 10 zentroak (eta Bilbon egoitza nagusia) eta erresonantzia magnetikoak egiteko 18 makina. 
Hitz gakoak
Langileen euskararen erabileraren areagotzea
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua
2-Bezeroekiko (pertsona fisikoak) edo herritarrekiko harremanak
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua
2-Bezeroak

Euskararen txandak




Loturak eta materialak

2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.

Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida

Jendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.

Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta  babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Jendaurrean.eus erakundeek euskaraz komunikatzeko gida

Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.

Kudeaketa Aurreratuaren eredua