Erakundea: Leizaola fundazioa Sektorea: Gizarte ekintza Langile kopurua: 6-20 www: leizaola.eus Erakundearen jardueraren deskribapena: Gure xedea: Euskara, euskal kultura eta tradizioak sustatzea, giza eskubideak errespetatzea eta Bakearen kontzeptua babestea gatazkak konpontzeko bide bakar gisa, erakunde demokratikoak herritarren artean sustatuz. Xedeari erantzuna emanez, honako egitasmoak garatzen ditugu, besteak beste: - Euskarazko argitalpenak (aldizkariak bereziki). - Gogoetarako mintegi eta ikastaroen antolaketa - Giza eskubideen eta eremu demokratikoaren inguruko lan-taldeak eta ikerketa-taldeak eratzea. - Gazteriaren eremuan topaketak eta hausnarketarako eremuak garatzea. |
Hitz gakoak Barneko Komunikazioa |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 3-Barne-komunikazioa eta lan-tresnak |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 3-Pertsonak |
Lan-ingurune digitala, euskaraz |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua