Erakundea: Osakidetzako Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratua Sektorea: Osasuna Langile kopurua: + 251 www: https://www.osakidetza.euskadi.eus/barrualde-galdakaoko-esiaren-ataria/ Erakundearen jardueraren deskribapena: Barrualde-Galdakao Erakunde Sanitario Integratua, aurrerantzean BGko ESIa, 2014an eratu zen erreferentziako biztanleria berari osasun-laguntza ematen zioten bi erakunde sanitario elkartuta: Galdakao-Usansoloko Ospitalea eta Lehen Mailako Arretako Barrualdeko eskualdea. Bi erakundeak kalitate-ereduetan eta berrikuntzan erreferente ziren, eta osasun-erakunde bakarra eratu zuten, egiteko argi eta adostuarekin: herritarren osasuna hobetzeko lan egitea. Arreta integratua Osakidetzaren Osasun Sailaren lerro estrategikoetako bat da, eta, horren bidez, jarraitutasun eta efizientzia handiagoa lortu nahi da osasun-arretan. Integrazio horrek koherentzia ematen die eremu geografikoagatik jada lotura daukaten erakundeei eta sinergiak bilatzen ditu osasun-sistemaren mailen artean, osasun-zerbitzuetan koordinazioa eta efizientzia areagotzeko. |
Hitz gakoak Bezeroen euskararen erabilera areagotzea Produktu eta zerbitzuak |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 2-Bezeroekiko (pertsona fisikoak) edo herritarrekiko harremanak |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 2-Bezeroak |
Euskarazko arretaren aktibazioa Osakidetzako Barrualde- Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratuan |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua