Erakundea: IMH Sektorea: Hezkuntza Langile kopurua: www: www.imh.eus Erakundearen jardueraren deskribapena: IMH Campusen fabrikazio aurreratuaren arloko adituak prestatzen ditugu, etorkizuneko industrian gehien eskatzen diren trebetasunak eta gaitasunak dituztenak alegia, lanbide-heziketaren, unibertsitate-prestakuntzaren eta enplegurako prestakuntzaren bidez. Emakume eta gizon horiek gaitasun teknikoak eta giza gaitasunak garatzen dituzte, eta lortzen duten talentuaren bidez ekarpena egiten diete IMH Campusekin elkarlanean jarduten duten enpresetako proiektuei. |
Hitz gakoak Bezeroen euskararen erabilera areagotzea Produktu eta zerbitzuak |
Erreferentzia Marko Estandarraren elementua 2-Bezeroekiko (pertsona fisikoak) edo herritarrekiko harremanak 5-Kanpo-harremanak |
Kudeaketa aurreratuaren ereduaren elementua 2-Bezeroak |
Lanbide Heziketako ikasleek lantokiko prestakuntza euskaraz ere egiteko aukera izatea |
2021ean Hizkuntza Politikarako Sailbuurordetzak "Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako Gida" tresna garatu zuen, Euskaliten laguntzarekin. Gida honek hizkuntzen kudeaketan garrantzia duten kontuak kudeaketa sistema orokorrean integratzeko bidea ematen du, kudeaketa aurreratuaren ikuspegi eta tresnekin lerrokatuta.
Kudeaketa Aurreratua eta hizkuntzen kudeaketa. Integraziorako GidaJendaurrean.eus gida. Jendaurreko komunikazioan euskara gehiago, hobeto edo eraginkorrago erabili nahi duten erakunde eta eragileen jarduna errazteko bide eta bitartekoak jasotzen dira.
Proiektuaren erakunde sustatzaileak izan dira: Soziolinguistika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitatea, eta babesleak Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia.
Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren helburua da erakundeei beren kudeaketa hobetzen laguntzea, edozein dela ere beren sektorea, tamaina eta garapen-maila. Eredu honi esker erakundeak bere indarguneak eta zer hobetuak identifikatu ahal izango ditu, lehiakortasunean eta iraunkortasunean eragiten duten 6 eremutan.
Kudeaketa Aurreratuaren eredua